Saioa BANDRES MONEO
Saioa Bandres naiz eta Donostian jaio nintzen 1973ko ekainaren 14an. Nire lehen ikasketak Donostiako Santo Tomas lizeoan burutu nituen.
Hamaika urte besterik ez nituen lehenengo aldiz uda Frantziako familia batekin pasatu nuenean. Esperientzia positibo eta aberasgarria izan zen hura, ondorengo udaretan ere errepikatu nuena. Horrela frantsesa ikasteko parada izan nuen.
1990ean Chicagora joan nintzen ikasturte bat egitera, 1991ean Regina Dominican H.S.en graduatu nintzelarik.
EEBBetatik itzulitakoan zuzenbidea ikasten hasi nintzen. Unibertsitatean zuzenbide fakultateko Lurgorri Ikasle elkarteko kide egin nintzen. Aldi berean Donostiako EGIko kide egin nintzen.
1993an alderdikidetu nintzen eta 1993tik 1997ra EGIko erki batzordeko kide izan nintzen. 2004tik Alderdi Zahar-Erdialdeko UBBko kide naiz , baita Gipuzkoako Erki Batzarreko apoderatua ere.
Nire ibilbide profesionala, orain arte, moda munduan jorratu dut.
Bi alabatxoren ama naiz, Nikole eta Aizpea, 7 eta 3 urtekoak. Libre daukadan denboran gehien gustatzen zaidana irakurtzea, mendira joatea edo Euskal Herrian zehar ibilaldiak egitea da,bertako txoko guztiak eta hauetako ohitura zaharrak, historiak... ezagutu ahal izateko.
Gipuzkoako hautagaiak