Ibarretxe.com

Ibarretxe.com
Ibarretxe.com
Think gaur Euskadi 2020 EAJ-PNV
Hasiera » Nire bidaideak

Nire bidaideak

Itzuli

Bizkaia

Urtzi  VERGARA  BELAUSTEGIGOITIA

Urtzi VERGARA BELAUSTEGIGOITIA

Urtzi Vergara Belaustegigoitia dut izena, Bizkaiko Arrankudiaga herrian bizi naiz, herri txikia baina benetan ederra. Inguruan ditugun mendiek bizitzeko toki zoragarri bilakatzen dute nire jaioterria.

Muntaketa elektrikoak egiten dituen lantegian lan egiten dut eta bertan proiektu eta azterketak egiteaz arduratzen naiz. Horrez gain, kultura, euskara, kirola eta gazteria alorreko zinegotzia naiz Arrankudiaga-Zolloko udaletxean eta Arrankudiaga-Zolloko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren lehendakaria ere banaiz. Politikagintza , txiki-txikitatik bizi izan dut, aita eta amarengandik jaso baitut.

Aisialdian, gustuko dut familiarekin egotea, frontenisean aritzea eta elurretara joatea, neba-arrebekin egotea eta etxeko guztiekin egunerokoa gozatzea. Gogoko dut lagunartean egotea eta edozein aitzaki bilatzen dugu elkartzeko eta solasaldian egoteko.

Asmo eta ametsa partekatu nahi dut zuokin guztiokin: hainbeste merezi duen herri honek BAKEA albait arinen lor dezala.

  • Non dago Ibarretxe:
  • EV
  • Facebook
  • Youtube
  • Flickr