Ibarretxe.com

Ibarretxe.com
Ibarretxe.com
Think gaur Euskadi 2020 EAJ-PNV
Hasiera » Nire bidaideak

Nire bidaideak

Itzuli

Bizkaia

Juan Mari ABURTO  RIKE

Juan Mari ABURTO RIKE

Juan Mari Aburto dut izena, Deustuan bizi den bilbotarra, eta horrek nolabaiteko izaera berezia ematen du beti. Ezkonduta nago, eta zoriontsu; Arantza da nire emaztea; Jon eta Asier dira gure semeak, 19 eta 14 urtekoak; hauek dira zalantzarik gabe gure bizitzak bete eta osatzen dutenak. 47 urte ditut, Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatu nintzen

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Diputatua naiz eta beti eskertuko dut EAJ/PNV nire alderdiak lan zirraragarri hau egiteko eskaini didan aukera. . Nire eguneroko jarduna, nigan jarritako konfiantzari erantzutea da.

Fededuna naiz eta fede horren arabera bizitzen eta jarduten saiatzen naiz. Bizitza osoan, betidanik hartu dut gizartearekiko konpromisoa: Bakea, egoera okerrean daudenen ondoan egotea, gazteak, nire Herria eraikitzeko prozesua... Eta orain, zorionekoa naiz horrek guztiak nire eguneroko lana osatzen duelako. Politika zerbitzua da niretzat eta horretan dut sinesmen osoa.

Gustuko dut futbola eta Athletik nire pasioetakoa da, seme gaztearen partidak gozatzen ditut eta egunen batean hamabi urtetan egin nuena egitera bueltatzea nahiko nuke: gaztetxoen taldea entrenatzea. Biziki gozatzen dut Bakion egotea, hondartzan ematen ditugun ibilalditxoak, irakurketa arratsaldean eta Benito lertxundi eta Bruce Springsteen-en musika. Nire buruak atseden hartzen duen beste tokia mendia da eta bereziki gustuko dut Izaba aldeko bordan egotea. Atsegin ditut lagunartean partekatzen ditudan bazkariak eta bazkalosteak eta noizean behin, mus partidak ere. Gogoko dut lagunentzako eta etxekoentzako janariak prestatzea eta esan egiten dutenez, ez dut txarto egiten.

Bidaiatzeko orduan, familiarekin nahiago, leku berriak ezagutu eta elkarrekin egoteaz gozatu. Familia funtsezkoa da niretzat, inoiz huts egiten ez duen babesa da, bai gozatzeko eta barre egiteko eta baita negar egiteko ere; beti erantzuten duen aterpe magikoa da.

  • Non dago Ibarretxe:
  • EV
  • Facebook
  • Youtube
  • Flickr