Ibarretxe.com

Ibarretxe.com
Ibarretxe.com
Think gaur Euskadi 2020 EAJ-PNV
Hasiera » Nire bidaideak

Nire bidaideak

Itzuli

Bizkaia

Iñigo ITURRATE  IBARRA

Iñigo ITURRATE IBARRA

Iñigo Iturrate Ibarra dut izena eta duela 46 urte jaio nintzen Bilboko Zazpi Kaleetan. Betidanik izan naiz lapiko guztietako perrexila: abesbatzetan abestu nuen, antzerkian parte hartu dut, gizarte mugimenduetan parte hartu dut eta parte hartze eta militantzia horietatik iritsi naiz bizitzan egin ditudan hainbat lanetara. Kultura arloan jardun nuen Labayru institutuan, aisialdirako jarduerak kudeatzeko ardura izan nuen eta gizarte eskubideen defentsarako taldeetan ere izan naiz. Hauek guztiek eraman ninduten Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara, hori izan delarik nire azken jarduna.

Bi gauza on egin ditut bizitzan: 15 urteko Keltze alaba eta 12 urteko Markel semea; haiekin eta haien bidez , egunero aurkitzen ditut gauza berriak eta zoriontsu egiten naute. Sei neba arreben arteko nagusiena naiz eta niretzat familia laguntasun handia ematen duen zutabea da, familia txikia, bakoitzarena, pertsona bakarreko familia eta familia ugariak, denak baitira familiak.

Maite ditut lagunak, hizketaldi luzeak, barre algarak Play Stationeko Sing Starrarekin gabiltzanean eta janari ona prestatzea eta gozatzea. Sentsazio biziak aurkitu nituen Terenci Moixen liburuetan, historia zirraragarriak Toti Mtnez de Lecearen lanetan eta gizakiaren konplexutasuna ulertu ahal izan nuen Saramagoren “ Ensayo para la Ceguera” liburuarekin. Gustuko dut musika, dena esango nuke; baina, hunkitu egiten naute opera lan batzuek eta negarretara iristen naiz Rigolettoren "bella figlia del amore" entzuten dudan bakoitzean.

Gustuko dut bidaiatzea, familiarekin zein lagunekin; gogoko dut Nafarroako nekazal turismoa, Salzburgo hiriaren edertasuna, Habanaren dekadentzia, Irlandako zelai berdeak... baina, azkenean, beti geratuko naiz Parisekin.

Haserre jartzen naute bidegabekeriek, giza eskubideak urratzen direnean, ezberdina denaren aurrean batzuetan dagoen tolerantziarik eza. Nahi dudan munduan , bakoitzak izango du nahi duen eran izateko eskubidea, ezberdinak baina berdinak eskubidetan. Gosea eta irribarrea ikusi dut Nairobiko behe-auzoetan eta benetan sinisten dut mundu hobe baten alde egiteak merezi duela.

  • Non dago Ibarretxe:
  • EV
  • Facebook
  • Youtube
  • Flickr