Ricardo GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA
Ondarrutarra naiz. 1960ko uztailaren 25ean jaio nintzen. Deustuko Unibertsitatean, Zuzenbidean lizentziatu nintzen. Euskalduna naiz eta ondo hitz egiten dut frantses hizkuntza. Legebiltzarkidea izan naiz 1995 urtetik.
Oso gustuko dut irakurtzea. Irakurri dudan azkena Kirmen Uriberen “Bilbao New York Bilbao” izenburukoa da. Gehienetan entzuten dudan musika, pop musika izaten da.
Bi umeren aita naiz, 11 urteko neska eta 15 urteko mutila.
Biziki gustatzen zait bisigua labean patatekin egina bada eta daukadan aisialdi eskasa gozatzeko modurik onena, zalantzarik gabe lagunekin eta familiarekin egotea da.
Bizkaiako hautagaiak