RSS feedak

Zer da RSS?

Jarraitu nahi dituzun webguneetan berriak direnean, horiek zuzenean jakiteko modu erraza da RSS-a. Ez duzu gune bat behin eta berriro bisitatu behar, zerbait gehitu dela jakiteko: RSS bidez harpidetzen zara, eta sistemak abisua bidaliko dizu berritasunak direnean.

Nola erabili daiteke RSS?

RSS edo feed irakurgailu bat behar duzu. Hartan, zure harpidetzak gehitu behar dituzu. RSS irakurgailu praktikoak sarean oinarritutakoak dira. Munduan Bloglines da zerbitzu inportanteena, beharbada (gaztelaniazko bertsioa ez da oso txukuna). Gaztelaniaz, Feedmania eta Feedness daude, eta euskaraz Aurki zerbitzuan euskarazko RSS-etara harpidetu zaitezke (ez ordea, gaztelaniazkoetara).

Nola gehitu RSS harpidetza bat irakurgailura?

Albistegi, blog eta abarretan, gero eta sarriago aurkituko dituzu ikono txiki batzuk, normalean laranja kolorekoak, sigla hauetakoren batekin: XML , RSS , RDF , Atom ... Bestela, abisuren bat feed edo syndicate this site edo holakoa. Horietan klik eginez letra-zopa arraroa aurkituko duzu, baina ez da hori interesatzen zaizuna, feed-aren URL edo helbidea baizik: horixe kopiatu behar duzu, eta itsatsi zure feed irakurgailuaren harpidetzetan.

Zein RSS ditut eskura hemen?

Ibarretxe.com webguneak lau RSS feed eskaintzen ditu oraingoz, bi albisteenak, eta bi blogetakoak:

Beste RSS feed batzuk?

Koalizioko alderdi biek eskaintzen dituzte RSS feed-ak: