Hamar arrazoi erabakitzeko
1) Euskal gizartearen ardatz nagusia osatzen dugu, funtsezko bi printzipio hauekin: bizitza errespetatzea eta erabakitzeko eskubidea errespetatzea.
2) Buruzagi zintzoa, langilea eta eraginkorra dugu. Konfiantzako norbait: Ibarretxe Lehendakaria.
3) Euskadiren eta Espainiaren arteko Elkarbizitza Proposamena aurkezten dugu, askatasunez elkartzean oinarrituta, eta elkar errespetatzetik eta onartzetik abiatuta.
4) Etorkizuna erabakitzeko eskubidea baliatuz, euskal gizarteari kontsulta egiteko konpromisoa hartu dugu.
5) Euskal gizartearen berme onena eskaintzen dugu. Emandako hitza beteko dugu, beti.
6) Gure herrian normalizazio politikoa, bakea eta adiskidetzea lortzeko beharrezkoa den gehiengoa gara.
7) Gure interes bakarra Euskadi da. Ez gaude alderdi espainiarren menpe. Ez gara ez Madrilen, ez kanpoko “buruzagien” menpeko.
8) Estatu espainolarekin berdintasunean negoziatzeko behar den indarra gara.
9) Autogobernu zabalagoa defendatzen dugu, euskal herritar guztiok hobeto bizi gaitezen.
10) Garapen iraunkorraren alde egiten dugu, ardatz nagusia jendea, jende guztia izanik. “Aurpegia eta begiak" izango dituen garapen ekonomikoa.
