Euskal gizartearekiko hamar konpromiso
1) Legebiltzarraren gehiengo osoak onartutako Estatutu Politiko Berriaren Proposamena Estatuarekin negoziatzea.
2) Aldeen arteko elkarrizketa proposatzea inor kanpo utzi gabe, Euskadin normalizazio politikorako Akordioa lortzeko.
3) Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea baliatuz, euskal gizarteari kontsulta demokratikoa egitea.
4) Euskadi Giza Garapeneko Indizearen goiko postuetan jartzea.
5) Euskadiren bigarren eraldaketari ekitea, enplegua gehitzeko eta produktibitatea hobetzeko, garapen iraunkorreko estrategiaren bitartez.
6) Biztanleko Barne Produktu Gordinari dagokionez, Euskadi Europako lehenengo bost herrialdeen artean jartzea.
7) Behartsuenak gizarteratzeko eta laneratzeko politika aktiboa garatzea.
8) Politikaren, gizartearen eta lanaren eremuan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna egia bihurtzea.
9) Gazteei arreta emateko programak indartzea, batik bat lana eta etxebizitza lortzekoak.
10) Euskal gizartearen integrazio kulturala eta euskararen normalizazioa garatzea.
