Gure bermea: esandakoa betetzea

Emandako hitza betetzea da gure bermea

Testu osoa
(Pdf, 290 Kb)
Giza eskubideak eta askatasunak defendatzeko gure konpromiso etikoa bete dugu. Gure konpromiso demokratikoa bete dugu, Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Estatutu Politiko Berriaren Proposamena euskal gizarteari aurkeztuta. Eta Euskadiren gizartegintzaren konpromisoa ere bete dugu.

Euskadi aurrera doan herria da gaur egun. Horixe erakusten dute ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko adierazle ugarik, besteak beste, honako hauek:

  • Gure pobrezia-tasa Europar Batasuneko txikienetako da.
  • Gure errenta erabilgarria aitzindaria da Estatuan.
  • Gure historian inoiz izandako okupaziorik handiena lortu dugu.
  • Langabezia-tasa Europako batez bestekotik beherakoa da, eta Estatuko batez bestekoaren bi puntu baxuagoa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Legea onartu dugu.
  • Babes ofizialeko 20.000 etxebizitza eraikitzen hasi gara.
  • Ia 30.000 familiak jasotzen dute oinarrizko errenta.
  • Osasuneko eta bizi-itxaropeneko gure adierazleak munduko onenetakoak dira.
  • Kalitatezko hezkuntza-sisteman aurrera egin dugu.
  • Europako legedian aurreikusitako epeak bete aurretik, euskal biztanleen % 90ek ur zikinak arazteko sistemak izatea lortu dugu.