PP, PSE eta Batasuna: ehun aldiz elkarrekin

Honako bozketa hauetan bat egin dute, Eusko Legebiltzarreko VII. Legegintzaldian (amaitu berria den horretan) PP, PSE-EEk eta Sozialista Abertzaleak taldeak.

Laburpena

  • Lege proiektuetan: 85 bozketa
  • Lege proposamena: bozketa bat
  • Ez-legezko proposamena: 11 bozketa (eta horrez gain, Sozialista Abertzaleak taldeak bozkatu ez arren, emendakin trantsakzionala onartu zuen beste proposamen bat bada).
  • Mozioak: bozketa bat
  • Proposamen eta erresoluzioak: bozketa bat
  • Planak: 3 bozketa

Zehatzago, bozketa guztien berri PDF dokumentu honetan duzu (20 Kb).