Gure Bermea: esandakoa betetzea

Legegintzaldian zehar edo 2001eko kanpainan hartutako konpromezuak bete egin ditugu.

Giza eskubideak eta askatasunak

Honako hau esan genuen:

Konpromiso aktiboa hartuko dugu pertsona ororen Giza Eskubideen eta askatasunen defentsan

Hona hemen emaitzak:

  • Ertzaintzak lan eskerga egin du giza eskubideak eta askatasunak defendatzeko, bai eta ETAren terrorismoaren eta era guztietako delituen aurka ere.
  • Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortu dugu eta Giza Eskubideen Zuzendaritza bultzatu.
  • 2001eko urriaren 19an, gizon-emakume guztion Bizitzarako, Askatasunerako eta Segurtasunerako Eskubideen aldeko Adierazpen Instituzionala sinatu genuen, eta Gernikan berretsi.
  • Aniztasuna Defendatzeko Mahai Instituzionala; Lehendakaritzan 2002ko otsailaren 21ean eta martxoaren 31n bildu zen, eta horren ondorioz, Euskal Udalek (Eudelen bitartez) aniztasuna defendatzeko adierazpena sinatu zuten.
  • Arkauteko Batzordearen erabakiak, alkateak eta zinegotziak babesteko.
  • Terrorismoaren biktimei laguntzeko programa berriak abiarazi ditugu.
  • Jazarpen-indarkeriaren aurkako Plan Integrala ezarri eta onartu dugu.
  • Gernikan Bakearen Museoa Fundazioa sortzea bultzatu dugu.
  • Gerra zibilean desagertu zirenak identifikatzeko ikerkuntza-programa bat abian jarri dugu Arantzadi Fundazioarekin lankidetzan.
  • Sexu-erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko instituzioen arteko akordioa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua sakabanaketaren aurka agertu zen.
  • Inkomunikazio-erregimenean dauden atxilotuek tratu txarrak jasatearen prebentziorako protokoloa.
  • Frankismoaren biktimak aintzat hartzeko programa.
  • Alderdien Legearen aurkako konstituziokontrakotasun?errekurtsoa, Jaurlaritzak 2003ko irailean aurkeztua.
  • Egunkaria itxi izanaren aurka agertu gara jendaurrean, bai eta euskararen eta euskal kulturaren munduak bidegabeki behin eta berriz jasan dituen ekimenen eta adierazpen politikoen aurka ere.
  • Giza Eskubideen Nazioarteko Behatokiari buruzko Lege Proiektua egin eta Eusko Legebiltzarrera igorri dugu.
  • Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babesteko Legea onartu dugu.

Estatutu Berrirako proposamena

Honako hau esan genuen:

Euskadirentzat Estatutu Politiko Berriaren Proposamena aurkeztuko dugu Eusko Legebiltzarrean

Hona hemen emaitzak:

  • 2001eko uztailaren 11n, Euskadirentzat esparru politiko berria garatzeko premia proposatu zuen Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean.
  • 2001eko urriaren 25ean, Estatutu berrirako oinarriak aurkeztu zituen Lehendakariak Autogobernuari buruzko Osoko Bilkura Monografikoan.
  • 2002ko uztailaren 12an, "Eusko Jaurlaritzari Estatutu Politikoaren proiektu berri bat egiteko eskatzea" erabaki zuen Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak.
  • 2002ko irailaren 27an, alderdi politikoek eta euskal gizarteak parte hartzeko prozesu irekiari ekiteko konpromisoa hartu zuen Lehendakariak, gehienez ere hamabi hilabeteren buruan Eusko Jaurlaritzan Euskadiko Estatutu Berri baten Araudi Proposamena aurkezteko asmoz.
  • 2002ko urritik 2003ko ekainera, 33.000 euskal familiaren baino gehiagoren ekarpenak eta hainbat fororen gomendioak jaso zituen Jaurlaritzak, eta horiek barne hartu eta kontuan izan ziren Proposamena idaztean.
  • 2003ko irailaren 27an, lanen ondorioak eta 2002ko uztailaren 12ko Osoko Bilkuran onarturiko oinarrien behin-betiko garapena aurkeztu zituen Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean.
  • 2003ko urriaren 25ean, Eusko Jaurlaritzak "Euskadiko Erkidegorako Estatutu Politiko Berriaren" Araudi Proposamena onartu zuen. Urriaren 25 hartan eman zioten Proposamenaren testua Eusko Legebiltzarreko Lehendakariari.
  • 2004. urtean: Hamabi hilabetez aritu ziren Eusko Legebiltzarrean Proposamenari buruzko eztabaidan, eta ondoren Proposamen horri egindako zuzenkizunak barne hartu ziren Eusko Legebiltzarreko Erakunde eta Herrizaingo Batzordean.
  • 2004ko abenduaren 30a: Eusko Jaurlaritzak, ezohiko bilkuran, Euskadirentzat Estatutu Politiko Berriaren Proposamena onartu zuen gehiengo osoz -39 aulki-.

Ekonomia

Honako hau esan genuen:

Euskal ekonomiaren hazkundea bultzatuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Biztanleko errenta erabilgarriari dagokionez, Estatu osoko aitzindari bihurtu da Euskadi.
  • Aurreko legealdian, EAEko ekonomiaren BPGa batez beste % 2,5 igo da urtero, hau da, Europako batez besteko hazkundearen halako bi.
  • Europako batez besteko errentaren % 118 lortu du Euskadik.
  • 2004. urtean, gure historiako Barne Produktu Gordinik altuena lortu dugu biztanle bakoitzeko -23.000 €-, hau da, Estatu espainolaren batez bestekoa baino 5.000 EUR gehiago.
  • 2004. urtean, biztanle bakoitzeko BPGari dagokionez, Europako 7. herrialdea izatea lortu du Euskadik.
  • Ekonomia Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2000-2003 gauzatu da.
  • Inbertsiorako Finantza Laguntzari buruzko Esparru Plana 2003-2007 onartu da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien artean gauzatu da.
  • Inbertsio Ekonomikoen eta Sozialen Plan Berezia 2004-2007 onartu da, hainbat arlotako (gizartea, kultura, teknologia, energia eta ingurumena) azpiegiturak dinamizatzeko eta handitzeko.
  • Industriari buruzko Legea onartu da.

Enplegua

Honako hau esan genuen:

Enplegua sortzea bultzatuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Gure biztanleria okupatua 981.100 lagunek osatzen dute, gure historian izan dugun kopururik handiena.
  • Legealdi honetan, 89.200 enplegu sortu ditugu.
  • 70.300 langile gehiago afiliatu dira Gizarte Segurantzan.
  • Langabezia-tasa % 7 izan da, Europako batez bestekotik bi puntu beherago eta estatuko batez bestekotik 3,4 puntu beherago.
  • 32.100 luzaroko langabe gutxiago daude; 2000. urteko abenduan, 43.700 zeuden eta 2004. urtearen bukaeran, berriz, 11.600.
  • Gazteen langabezia-tasa 9 puntuz murriztu da; 2000. urtean % 28 zen, eta 2004. urtean, berriz, % 18,9.
  • Gure historian lehen aldiz, emakume langabeen kolektiboa gizonena baino murritzagoa izan da.
  • Enplegurako Erakunde arteko Plana eta Laneko eta Segurtasuneko Plana onartu ditugu.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurreneko bulegoak zabaldu ditugu Agurainen, Basaurin eta Irunen.

Berrikuntza teknologikoa

Honako hau esan genuen:

Ikerkuntza teknologikoa, kalitatea eta informazio-gizartea bultzatuko ditugu Euskadin.

Hona hemen emaitzak:

  • 2001-2004 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana gauzatu da eta 2005-2008rako Plan berriaren oinarriak onartu dira.
  • I + G arloan egiten ditugun gastuak BPGaren % 1,5 dira. Hau da, azken hogei urteotan, ikerkuntzan egiten dugun ahalegina 20 aldiz biderkatu dugu, nahiz eta Espainiako Gobernuak 1980tik daraman Euskadira transferitu gabe Gernikako Estatutuan barne harturiko eskumena.
  • Euskadi lehenengoetarikoa da Europan Kalitate Ziurtagiriei dagokienez. 3.000 baino gehiago dira Kalitatearen ISO ziurtagiria duten euskal enpresa eta erakundeak; bestela esanda, horri buruzko tasa honako hau da: 1.432 ziurtagiri milioi bana biztanleko.
  • 14 euskal Enpresak eta erakundek lortu dute Kalitatearen urrezko "Q" ziurtagiria eta beste 67k zilarrezko "Q" ziurtagiria. Era berean, 10 enpresak Kalitatearen Europako Saria lortu dute.
  • Interneten erabiltzaile-kopuruari dagokionez, lehenengoetarikoak gara Estatu espainolean; duela lau urte, ordea, ozta-ozta iristen ginen bederatzigarren postura.
  • Legealdi honetan, ordenagailu-parkea bikoiztu egin dugu hezkuntza-sisteman, eta Estatuko ordenagailu/ikasle ratiorik handiena lortu dugu: 10 ikasle ordenagailu bakoitzeko.
  • Ikerkuntza-zentro berriak jarri ditugu abian, Biobask esate baterako, eta ikertzaileen kopurua ere areagotu dugu; gaur egun, 6,4 ikertzaile ditugu 1.ooo enpleguko.
  • EAEko produktibitatea Europako batez bestekoaren % 10 altuagoa da, eta Estatu espainoleko handiena da.
  • Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 onartu eta gauzatu da.
  • Konekta Zaitez Programaren bidez, 200.000 ordenagailu berri erosteko diru-laguntzak eman dizkiegu euskal herritarrei.
  • Informatika eta Telekomunikazio Plana 2003-2005 onartu eta gauzatu da, eta "On line" Administrazioaren Plan Estrategikoa abiarazi dugu.

Enpresak

Honako hau esan genuen:

Enpresa berriak sortzea, ETEekiko laguntza eta merkataritzaren zein turismoaren garapena bultzatuko ditugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Legealdi honetan, euskal enpresen guztizko kopurua 5.000tik gora gehitu da.
  • Euskal enpresei 1,3 milioi metro koadro baino gehiago eman zaizkie industria-lur berrietan, eta lur horietan 335 enpresa berri sortu dira.
  • ETEei osoko laguntza emateko politika garatu dugu, eta horri esker, 2.500 enpresa-proiektu abiaraztea bultzatu dugu finantziazio eta laguntza programen bidez.
  • Merkataritza-sektorea modernizatzeko eta bultzatzeko ahalegina egin dugu. Laguntza horri esker, % 10 hazi da enplegua EAEko merkataritza-sektorean.
  • Merkataritza bultzatzeko hiru plataforma sortu dira hiru hiriburuetan: Bilbao-Dendak (Bilbo), Dendass (Donostia) eta Gasteiz on (Gasteiz).
  • Merkataritza biziberritzeko 92 plan garatu dira EAEko hainbat herritan.
  • Euskadiko Nazioarteko Erakustazoka berria inauguratu dugu (Bilbao Exhibition Centre -BEC-).
  • Euskadiko Kontsumitzaileen Estatutua onartu dugu.
  • Euskadiren irudia kanpoan bultzatzea eta sektore turistikoa sustatzea izan da gure lehentasunezko helburuetako bat. 2004. urtean, inoiz izan den kanpoko turisten kopururik handiena lortu dugu.
  • "Itourbask Turismo Bulegoen Euskal Sarea" eratu dugu.
  • MET Programaren bidez, EAEko 1.264 turismo-enpresen modernizazioa bultzatu dugu.

Nazioartera begira

Honako hau esan genuen:

Euskadiren nazioartekotzea suspertuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Azken lau urteotan, EAEko 500 enpresa gehiago hasi dira esportazio-jardueran, hau da, 2000. urtean zeudenak baino % 25 enpresa esportatzaile gehiago.
  • Esportazioetan dinamismo handiena dugun Erkidegoa gara. 2000-2004 denbora-tartean, gure esportazioak izugarri hazi dira, 3.200 milioi €, alegia. 2004an, nazioarteko krisia eta guzti, gure esportazioak % 17,6 igo dira; Estatuan, ordea, % 6,2 hazi dira batez beste.
  • Atzerrian zuzeneko presentzia duten Euskadiko konpainien kopurua % 78 hazi da azken bi urteotan, eta dagoeneko 184 fabrika dituzte munduan.
  • SPRIk beste 10 bulego zabaldu ditu atzerrian.
  • Euskadiko Ordezkaritzak sortu ditugu Madrilen, Mexikon, Argentina, Txilen eta Venezuelan.

Nekazaritza eta Arrantza

Honako hau esan genuen:

Lehen Sektorearen garapena bultzatuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Aurreko legealdian, lehen sektoreko errentak ia % 10 igo dira.
  • Nekazari Gazteen Planaren bitartez, euskal nekazaritza-sektorean mila gazte gehiago sartzea lortu dugu.
  • Baso Kudeaketa Iraunkorrari buruzko Europako Ziurtagiria lortu dugu Euskadirentzat.
  • Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko Lege Proiektua onartu dugu.
  • Arrantza-flota berriztatzeko eta 70 ontzi egiteko laguntzak onartu ditugu. Gainera, Arrantza Lankidetzako Akordioa sinatu dugu Mauritaniarekin.
  • Ardogintzaren Antolamenduari buruzko Legea onartu dugu.
  • Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integrala onartu dugu.
  • Elikadura-katean sortzen diren arazo sanitarioen prebentziorako Plana abiarazi dugu.

Garraio eta azpiegiturak

Honako hau esan genuen:

Garraio eta komunikazio azpiegiturak hobetuko ditugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Garraio Jasangarriaren Gidaplana onartu dugu.
  • Salgaiak Errepidez Garraiatzeko Laguntza Plana betearazi dugu, plantillak gaztetzeko, flota modernizatzeko eta sektore horretan asoziazionismoa bultzatzeko.
  • Bidaiarien Errepideko Garraioa Arautzeko Legea onartu dugu.
  • Euskal Y trenbidearen lehen tarteen lizitazioari ekitea onartu du Gobernu Kontseiluak.
  • Azpiegituren Plan Berezia onartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek batera; horren zenbatekoa 600 milioi euro da.
  • Bilboko Metroaren 2. linea egiten jarraitu dugu, eta Sestaoko zein Etxebarriko geltoki berriak inauguratu ditugu.
  • Euskotren XXI Plan Estrategikoa betearaziz, trenbide-obra berriak garatu ditugu.
  • Bilboko tranbia abian jarri dugu, eta tranbia-sarea Gasteizen egiten hasteko azterlanak bukatu ditugu.
  • Euskadi 2003 Azpiegituren Plan Bereziaren betearazte-prozesua bukatu dugu, eta horretarako inbertsioak 4.870 milioi eurotik gorakoak izan dira.

Garapen Iraunkorreko Estrategia

Honako hau esan genuen:

Gizarte iraunkorragoa eraikitzeko lan egingo dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Euskadi da Garapen Iraunkorreko Estrategia onartu duen Estatuko Erkidego bakarra. Estrategia horrek 2020ra arteko helburu eta plan zehatzak hartzen ditu barne.
  • Euskadi aitzindari da Garapen Iraunkorrerako Eskualdeetako Gobernuen Munduko Sarean.
  • Euskadiren lurraldearen % 20,3 "Natura-2000" sarearen barne dago euskal administrazioak horrela proposatu duelako; era berean, Bereziki Zaintzeko Zonalde izendatu du Europak, bai eta "Natura" Europako sarean barne hartu ere.
  • Udalsarea eratu dugu, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea, hain zuzen, Autonomia Erkidegoko herritarren % 95 baino gehiago bizi diren 60 udalerri baino gehiago barne hartuta.
  • Airearen kalitatea denbora errealean kontrolatzeko osoko sarea jarri dugu abian.
  • Euskal Meteorologi Agentzia eratu dugu.
  • Sortzen den energia eolikoaren kopurua hirukoiztu egin da. Oro har, energia berriztagarrien erabilera areagotu egin da, EBko Energia Berriztagarrien Liburu Zurian jasotako aurreikuspenak gaindituz.
  • EAEko etxeen % 93an, etxeko hondakinak birziklatzen dituzte.
  • Euskadi mundu osoko aitzindaria da enpresetan ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzen, errenta-unitate bakoitzeko.
  • Gurean, biztanle bakoitzeko energia-kontsumoa 2.380 kilo petrolioren baliokidea da, Europako batez bestekoaren azpitikoa (2.530 kilo).
  • Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko Plana onartu dugu.
  • Foru Aldundiekin lankidetzan, obra hidrauliko ugari betearazi dugu: saneamendu-obrak, ibaiak bideratzeko obrak eta ureztatze?obrak.
  • Ingurumena Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko Plana onartu dugu.
  • Prestige-k euskal kostaldean eragindako kutsadurari aurre egin diogu, bai eta horretan emaitza ona izan ere.
  • Energia garbi eta berriztagarrien erabilera-kopurua energia guztien erabileraren % 27 da, Estatuko batez bestekoa baino askoz ere altuagoa.
  • EAEko biztanleriaren % 90ek bermatua du gas naturalaren banaketarako sarbidea.
  • Lurraren Kutsadura Prebenitzeari eta Zuzentzeari buruzko Legea onartu dugu.
  • Uraren Euskal Kontseilua sortu da.

Hezkuntza

Honako hau esan genuen:

Prestakuntza gure etorkizunaren oinarri bihurtuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • 20tik 24 urtera bitarteko euskal gazteen % 81ek bigarren hezkuntzako maila dute.
  • 16 urtetik gorako euskal biztanleen %62k bukatua du derrigorrezko bigarren hezkuntza.
  • Ikastetxe publikoen % 80an, Ingelesaren irakaskuntza sartu dugu lau urtetik aurrera.
  • Euskadin, eskola-porrotaren tasa % 12,5 da, Espainiako eta Europako batez bestekoen azpitik; izan ere, han % 29 eta % 18,5 dira, hurrenez hurren.
  • Zientzia eta Teknologia tituludun gehien dituzten Europako eskualdeen artean dago Euskadi. 29 urtetik beherako euskal gazteen % 12k dituzte horrelako ikasketak; Europan, ordea, % 9k.
  • Gure Lanbide Heziketa Europako kalitate-adierazleetan lehenengoetarikoa da. Lanbide Heziketako 40 ikastetxek lortu dute ISO-9000 Kalitate Ziurtagiria, dozena batek Kalitatearen Zilarrezko "Q" saria lortu du, eta Estatuko zein Europako bikaintasun-sariak jaso dituzte.
  • Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea onartu dugu.
  • Unibertsitate Irakaskuntzaren Akreditazioaren eta Kalitatearen Euskal Agentzia sortu dugu.
  • Euskadiko Unibertsitate Kontseilu berria eratu dugu.
  • Ia 2.000 lanpostu publiko sortu ditugu, 0-3 urte etapan dagoen eskolatze-eskariari erantzuteko.
  • PREMIA programa betearazi dugu, eta horri esker, ordenagailu-kopurua bikoiztu egin dugu irakaskuntzan.
  • Lanbide Heziketako Euskal Plan berria onartu dugu.
  • Irakasleen eta irakaskuntzako langileen lan-baldintzak hobetu ditugu.
  • Irakasleei "urte sabatikoa" hartzeko aukera emateko prozesua jarri dugu abian.
  • Etorkinak hezkuntza-sisteman txertatzeari lehentasuna eman diogu, ikasle etorkinenei begirako arreta-programa espezifikoa onartuta.
  • Halaber, Etengabeko Ikaskuntzari buruzko Liburu Zuria onartu da eta proiektu-pilotu gisa, honako programa hau abiarazi dugu: Euskadi, Ikaskuntzaren Herria.

Bazterketaren aurka

Honako hau esan genuen:

Konpromiso aktiboa izango dugu pobreziari eta baztertzeari aurka egiteko.

Hona hemen emaitzak:

  • Garapenerako laguntzari buruzko programak dituzten Autonomia Erkidegoen artean, gurea da lehenengoetarikoa; gure aurrekontu operatiboaren % 0,7 bideratzen dugu horretara.
  • Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea zabaldu da. Herritar guztiei oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea Legez aintzat hartzen dien Erkidego bakarra gara; oinarrizko errenta hori Gutxieneko Soldataren % 84,5 da; legealdiaren hasieran, aldiz, Gutxieneko Soldataren % 75 zen.
  • 28.ooo biztanletik gora jasotzen dute Euskadin Oinarrizko Errenta.
  • 2004. urtean, 20.000 familiak jaso dituzte gizarte-larrialdietarako laguntzak.
  • Gizarteratzeko Euskal Plana jarri dugu abian.
  • Pobreziaren eremuan garatutako politikei esker, gure pobrezia-tasak Europar Batasuneko txikienak dira.
  • Ezinduak Laneratzeko Plana onartu dugu.
  • Etorkinak gizarteratzeko Osoko Plan bat onartu duen lehen Erkidegoa gara Estatuan.
  • Aitzindariak gara Ijito Herria Gizarteratzeko Plan bat abian jartzen.
  • IZARTU egoera txarrean dauden hirialdeak biziberritzeko programa abian jarri dugu, eta 180 milioi euro inbertitu ditugu bertan.

Bizi-kalitatea eta segurtasuna

Honako hau esan genuen:

Euskal herritarren bizi-kalitatea eta segurtasuna hobetzea da gure konpromisoa.

Hona hemen emaitzak:

  • Erabiltzaileen eta nazioarteko adituen arabera, Gure Osasun Publikoa munduko onenetakoa da.
  • Gure bizi-itxaropenaren indizeak herrialde garatu guztienen artean, lehenengoetarikoak dira; azken 25 urteetan, 7 urtez areagotu dira.
  • EAEko osasun-sisteman, itxaronzerrenda kirurgikoen batez besteko atzerapena 50 egun inguru da; Estatuan, berriz, 77 egun da batez beste.
  • Osasun-plan eta prebentzio sanitarioko plan berriak onartu ditugu, hainbat gaixotasunerako: haurren gorreria, miokardio-infartua, asistentzia psikiatrikoa eta osasun mentala.
  • Drogen Mendekotasunaren Prebentziorako Plan berria onartu dugu.
  • Berrikuntza Ikerketa Osasuna Eusko Fundazioa sortu dugu.
  • Erkidego aitzindaria izan gara Aurretiazko borondateen Legea onartzen.
  • Azpiegituren eta telekomunikazioen teknologia berriak barne hartzeko aukera bultzatu dugu Justizia Administrazioa gertukoa eta eraginkorra izatea lortzearren.
  • Egoitza Judizialen Plana bukatu dugu, bi Justizia Jauregi berri eraikiz, Eibarren eta Donostian, hain zuzen ere.
  • Herritarren segurtasunari dagokionez, 56,7 delitu egiten dira 1.000 biztanleko; tasa hori Espainiako batez bestekoa baino 40 puntu baxuagoa da; izan ere, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren azken txostenaren arabera, delituen kopurua 97,5 da.
  • Trafikoko Plan Estrategikoa (2003-2006) onartu dugu, bai eta Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa ere.

Berdintasunaren alde

Honako hau esan genuen:

Berdintasun-politikei emango diegu lehentasuna.

Hona hemen emaitzak:

  • Otsailaren 18an, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Osoko Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, Estatuko eta Europako arlo horretako legerik aurrerakoiena onartu ere.

Lege horrek oso neurri aurrerakoiak hartzen ditu barne, hala nola:

  • Berdintasuna barne hartzea administrazio publikoen ekimen eta plan guztietan.
  • Berdintasunerako unitateak abian jartzea Jaurlaritzaren Sail guztietan eta foru zein udal administrazioetan.
  • Gizonen eta emakumeen arteko Berdintasunerako Defentsa Bulegoa sortu dugu.
  • Zuzendaritzako eta kide anitzeko organoetarako egiten diren izendapenetan, % 50 emakumeak izatea bultzatzeko botere publikoek hartu duten konpromisoa. Printzipio horrek hautagai-zerrendak ere hartzen ditu barne.
  • Genero-indarkeriaren aurkako borroka. Horri dagokionez, neurri espezifikoak hartu dira barne, hala nola etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasan dituztenei abokatu-laguntza legez eman beharra nahitaez, harrera-etxebizitzak, larrialdiko gizarte-zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta laneratzea.
  • Bestalde, Seme-alabak dituzten familiak babesteko Erakundearteko Plana onartu dugu; plan horrek zerga-arloko neurriak eta laguntza ekonomikoak ezartzen ditu familia eta lan bizitza bateragarri egiteko. 21.000 euskal familia baino gehiago izan dira laguntza horien onuradun.
  • Izatezko bikoteak aintzat hartzeko Legea onartu dugu.

Etxebizitza

Honako hau esan genuen:

Etxebizitza publikoa sustatzeko politika aktiboa garatuko dugu.

Hona hemen emaitzak:

  • 1.000 milioi eurotik gora inbertitu ditugu Etxebizitza Politikan.
  • 2000-2004 denbora-tartean, 18.798 etxebizitza babestu egiten hasi gara.
  • Alokairurako 2.000 etxebizitza huts mobilizatu ditugu, Bizigune Programaren bitartez.
  • 9.000 etxebizitzatik gora zozkatu ditugu jabetzan eta alokairuan emateko.
  • Euskadiko etxebizitza babestuen batez bestekoa Estatukoaren halako hiru da.
  • 45.000 etxebizitza birgaitu baino gehiago.

Euskara eta kultura

Honako hau esan genuen:

Euskararen, euskal kulturaren, gazteen eta kirolaren aldeko ekimenak bultzatuko ditugu.

Hona hemen emaitzak:

  • Kulturaren Euskal Plana onartu dugu.
  • Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunea sortu dugu.
  • Euskadiko Museoen Lege Proiektua onartu dugu.
  • Kultur Azpiegitura Berrien Plana (2004-2007) onartu dugu Euskadiko hiru lurraldeetan.
  • Kirolaren Euskal Plana onartu dugu; Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea bultzatzea ere hartzen du barne plan horrek.
  • Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 3. Plana onartu dugu, eta plan espezifikoak bultzatu ditugu Osasuna, Justizia eta Hezkuntza arloetan.
  • Hiru hiriburuetan "Euskalguneak" sortzeko aurrerapausoak egin ditugu, eta Bilbokoa dagoeneko martxan dago.
  • 2. Gazte Plana 2002-2005 onartu dugu; sailen arteko plan horrek gazteei bideraturiko 100 programa baino gehiago hartzen ditu barne eta horren aurrekontua 100 milioi euro da.
  • Gazteriaren Behatokia antolatu da eta "Gazte Aukera" Gazte Ataria sortu da, gazteriarekin loturiko gai guztietan kudeaketa eta izapideak "On Line" egiteko leihatila bakarra.
  • Euskal Ikus-entzunezko Erakundearteko Batzordea sortu da eta Zinematografia Babesteko Programa landu dugu.