Berdintasun Legea
Berdintasunaren legea, oso-osorik (PDF, 138 Kb)
Eusko Legebiltzarrak otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa onartu du.
Berdintasun Legearen aurkezpenean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hurrengoa adierazi du "aurrera egiten utzi digutelako lege hau euskal gizarteari eskaintzen zaion omenaldia da, izan ere, legalak diren gizarteak baino ezin izaten dute aurrera egin eta gaur egun, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiten duten herrialdeen buru eta aitzindari gara Europa mailan".
"Orain dela lau urte Berdintasunerako Legea mahai gainean jarri genuen eta orduan agindu genuen guztia bete egin dugu. Orduan amets hutsa baino ez zena errealitate bihurtu da. Hau guztia denon lanari esker gertatu da eta sentsu honetan legea lortu izana, berdintasunari dagokionez, aitzindari izatea da. Niretzat hori ohore handia da baina bidea hasi besterik ez da egin. Bidea egiten jarraitu behar dugu" gaineratu du Lehendakariak.
Ibarretxeren ustez "berdintasun barik ez dago ez ongizaterik, ezta demokraziarik ere. Ezin dezakegu esan giza garapena daukagunik guztiontzat ez bada".
