Justizia

  • Eibarko eta Donostiako Justizia Jauregiak inauguratuta, Egoitza Judizialen Plana burutu dugu Legealdi honetan; guztira 6 Justizia Jauregi eraiki ditugu Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta 2 Araban; Azpeitiko Justizia Jauregia eraikitzea baino ez da falta.
  • Informatika eta Telekomunikazio Judizialetako Hirugarren Plana garatzen jarraitu dugu; horri esker, organo judizialetako baliabide informatikoak erabat berriztatu ditugu. Horregatik, gaur egun epaileen, idazkarien, ofizialen, laguntzaileen eta agenteen lanpostu guztietan ordenagailu bana dute.
  • Justizianet web-orria sortu dugu, herritarrei eta justizia﷓arloko profesionalei informazioa emateko atari judiziala izan dadin.
  • Banda zabaleko sistema ezarri dugu komunikazio﷓sare judizialean, eta gaur egun epai-barruti guztiak euren Auzitegi Probintzialarekin eta Auzitegiak euren artean konektaturik daude.
  • Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko prozesuari eutsi diogu; horretarako, hizkuntza﷓eskakizunak esleitu dizkiegu modu proportzionalean kidego guztiei, hizkuntza-trebakuntzako ikastaroak egin ditugu eta euskara organo judizialetan erabiltzeko esperientzia pilotuak egin ditugu.
  • Justizia Normalizatzeko Plan Orokorra egin dugu; justizian inplikaturiko kolektibo guztiak hartzen ditu barne plan horrek, honako hauei dagokienez: euskararen normalizazioa eta estandarizazio dokumentala, euskara juridikoa eta hizkuntza-kalitatea. Plan Orokor hori garatzeko kolektibo profesional eta justiziaren jarduteko eremu guztietarako Hizkuntza Normalizaziorako Sektoreko Plan espezifikoak egingo ditugu.
  • Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babesteko Lege Proiektua onartu genuen 2004ko ekainaren 29an. Honako helburu hauek ditu: dagozkien eskubideak baliatzeko aukera bermatzea haurrei eta nerabeei, jarduteko esparrua ezartzea familia eta gizarte eremuetan garatuko direla ziurtatzeari begira, eta adingabeak arriskuan zein babesik gabe daudenean eta delinkuentzia kasuetan jarduteko jarraibideak finkatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Adingabeen Epaitegiek emandako neurriak Betearazteko Plana onartu dugu; Euskal Autonomia Erkidegoko Adingabeen Epaitegiek ezarririko neurri guztiak betearaziko direla bermatzea da plan horren helburua, betiere nerabearen interes gorena horren eskubide guztiekiko errespetu zorrotza abiapuntu izanik eta hezkuntza eta gizarteratze ikuspegian oinarriturik.