Gizonen eta Emakumeen arteko berdintasuna

  • 2004ko irailaren 21eko Gobernu Kontseiluak Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Legearen Proiektua onartu zuen. Lege Proiektu horrek botere publikoen jardunaren ardatz izan behar duten printzipioak ezartzea du helburutzat, bai eta emakumeen eta gizonen arteko aukera eta tratu berdintasuna sustatzea eta berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egitea ere. Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Defentsa Erakundea eratzea aurreikusten du proiektuak. Sexua dela-eta sektore pribatuan egiten diren bazterkeria﷓praktiken aurrean berdintasun-printzipioa betetzen dela zaintzeko organo publikoa izango da erakunde hori.
  • 2001eko martxoaren 13an, Sexu﷓erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakundeen arteko akordioa sinatzea onartu zen; akordio hori garatzeko, Etxean Tratu Txarrak jasan dituzten Emakumeen Segurtasun Plana onartu da. Plan horrek hainbat arlotan —besteak beste biktimentzako informazioa, poliziaren babesa, esfera judizialeko babesa eta gizarte﷓babesa arloetan— jarduteko 17 neurri hartzen ditu barne, .
  • Jaurlaritzak 2003ko abenduaren 9an Koordinazio Zentroak ezartzea onartu zuen, etxeko indarkeriaren biktimak Babesteko Aginduei dagokienez.
  • Izatezko Bikoteak arautzeko Legea (maiatzaren 7ko 2/2003 legea) onartu dugu; lege horrek bikote ezkonduen erregimen berdina ezartzen du izatezko bikoteentzat honako arlo hauetan, betiere autonomia-erkidegoen eskumenei dagokienez: ondorengotzako ekonomia﷓arloa, osasuna, lana, gizartea eta adopzioa zein adingabeen harrera. Legea garatzeko, Izatezko Bikoteen Erregistroa Arautzeko Erregelamendua onartu dugu.
  • Seme-alabak dituzten familiak babesteko Erakundearteko Plana jarri dugu abian; honako hauek hartzen ditu barne plan horrek: zerga-arloko neurriak eta laguntza ekonomiko unibertsalak seme-alaben jaiotzagatik, familia mantentzeagatik eta lan eta familia bizitza bateragarri egiteagatik, lan-eszedentziaren eta lanaldia murriztearen kasuetan.