Enplegua Sustatzea
- Enplegurako Erakunde arteko Plana (2003-2006) onartu genuen 2003ko uztailaren 22ko Gobernu Kontseiluan; plan horrek enplegu-politika propioa eratu du, hainbat arazori erantzuteko, hala nola langabeen laneratzeari, dagoen enplegua hobetzeari eta politika aktibo espezifiko eta zehatzak garatzeari. 260 milioi euro zuzkitu dira plan horretarako, eta hiru ardatz ditu: erakundeen lankidetza eta koordinazioa, Lanbide Enplegu Zerbitzua sortzea eta enplegu-politika aktiboak garatzea.
- Baztertuta geratzeko arriskua dutenak laneratzera bideratuta dagoen Auzolan Programa betearazi dugu; horren bidez, prestakuntza-prozesua barne hartzen duen gizarterako erabilgarria den lan-jarduera eskaini dugu, eta enplegurako bana-banakako plana egin dugu. 2000tik 2003ra 241 laneratze-proiektu abiarazi dira, 131 erakunderen laguntzarekin. Guztira, 2.330 lagunek aprobetxatu dute aipaturiko programa.
- Lanerako Laguntzei buruzko Esparru Programa abian jarri dugu; honako jardun hauetarako eman ditugu dirulaguntzak:
- Lan-ezegonkortasuna murriztearren, lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeak egiteko 6.000 euro, eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko, 3.000 euro.
- plantillak berriztatzeko, 4.510 eurotik 7.515 euro bitarteko laguntzak.
- aparteko orduak kentzeko, 4.000 euro lanaldi osoagatik.
- senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatik eta eszedentzia hartzeagatik, 1.350etik 2.400 eurora eta 2.400etik 3.000 eurora bitarteko laguntzak, hurrenez hurren.
- Enpleguaren Euskal Kontseilua sortu genuen 2004ko ekainaren 15ean, enplegu eta prestakuntza arloko Jaurlaritzaren kontsultarako organo gisa; instituzio publikoek eta enpresa-erakundeek zein sindikatuek osatzen dute.
- Lan-ezbeharrak murrizteko helburuarekin, 2003ko uztailaren 29ko Gobernu Kontseiluan Laneko Segurtasun eta Osasun Gidaplana onartu genuen, OSALAN erakunde autonomoa sendotuz eta honako hauek ardatz estrategikotzat hartuz: prebentzioa eta Administrazio Publikoek eginiko kontrola, prebentziopolitika sektore-kolektiboetan txertatzea, prestakuntza eta kalifikazioa, bai eta gizarte kultura eta kontzientzia sortzea ere.
- Lan-ezbeharren tasa etengabe murriztu da legealdi honetan; esate baterako, 2002 eta 2003. urteetan % 5,35 murriztu zen, eta 2004ko aurreneko hamar hilabeteetan %13,6. Istripu hilgarriak, berriz, % 34 murriztu dira.
- Ezinduak Lan Merkatuan Sartzeko Plana (2004-2006) onartu genuen 2004ko abenduaren 14an; plan hori aplikatuta, ezinduak lan merkatu arruntean sartzeko politikak bultzatzen dira, honako hauen bidez: orientaziorako, prestakuntza arauturako eta lanbideprestakuntzarako neurriak, enpleguaren sustapena sektore pribatuan eta publikoan eta ezinduen lanharremanei buruzko araudiaren egokitzapena.
