Komunikazioen azpiegitura fisikoak

  • Garraio Jasangarriaren Gidaplana onartu dugu; datozen hamar urteetan garraioen arloan izan beharreko helburu estrategikoak eta egin beharreko jardunak ezarri ditu plan horrek. Helburua honako hau da: garraio-sistemaren osoko kudeaketa egitea, erabiltzaileen irisgarritasun eta mugikortasun beharrei erantzunez eta garraiobideen arteko oreka berria bultzatuz.
  • Salgaiak Errepidez Garraiatzeko Laguntza Plana betearazten jarraitu dugu, sektore hori eguneratzearren eta modernizatzearren, bai eta sektore horri Europako testuinguruarekin bat datozen produkzio-baliabideak hornitzearren ere; horretarako, ibilgailuen flota modernizatzea, profesional﷓taldea gaztetzea eta enpresen kontzentrazioa eta asoziazionismoa bultzatu ditugu. Plan horren bidez emandako laguntzaren zenbatekoa 7.597.756 euro da.
  • Bidaiarien Errepideko Garraioa Arautzeko Legea onartu dugu; bidaiarien autobus bidezko garraiorako —erregularra nahiz diskrezionala— erregulazio osoa ematen du lege horrek, eta gainera, gai horri buruzko ahalmen administratiboak zehazten ditu.
  • Euskadiko Garraio Agintaritzaren Legea onartu dugu; garraio-politikari buruzko kontsultetarako eta Herri Lan Sailaren, Foru Aldundien eta Udalerrien artean politika hori koordinatzeko organo gorena da aipaturiko agintaritza.
  • Euskal Trenbide Sarearen Legea onartu dugu; lege horren bidez, Euskal Trenbide Sarea honako eginkizun hauek dituen erakunde publiko gisa eratu da: trenbide﷓azpiegiturak egitea, egungo azpiegiturak berriztatzea eta azpiegitura horiek administratzea, ustiatzea eta babestea.
  • Abiadura Handiko Trenerako Euskal Trenbide Sare Berria (Euskal Y) bultzatu dugu, sare berria egiteko proiektuak idazteko lehiaketa baterako deialdia egin dugu; horri esker, proiektu horren garrantzi estrategikoa aintzat hartu du Administrazio Zentralak.
  • Inbertsio Publikorako Finantza Laguntzari buruzko Esparru Plana (2003-2007) onartu dugu; Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hitzartu dute erakundeen arteko plan hori; bide-azpiegiturei eta azpiegitura hidraulikoei buruzkoa da, eta horretarako, 600 milioi euro zuzkitu dira: horien % 70 Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du, eta gainerako % 30a Foru Aldundiek.
  • Eusko Tren XXI Plan Estrategikoa aplikatzen jarraitu dugu, honako hauetarako inbertsioak eginez: trenbide pasaguneak kentzeko, trenbideak lurperatzeko, trenbideak bitan banatzeko, kontrol-sistemak hobetzeko, Bilboko tranbia abian jartzeko eta Gasteizko tranbiarako proiektua egiteko. 250 milioi euro bideratu ditugu proiektu horietarako.
  • Bilboko Metroaren 2. Linearako lanak betearazten jarraitu dugu; esate baterako, biztanleentzako garraio﷓zerbitzua hobetu dugu eta bi trenbide-tarte inauguratu berri ditugu; horri esker, Sestaoko eta Etxebarriko herrietaraino iristen da Metroa. Gaur egun, Sestao – Portugalete trenbide-tarteko obrak hasita daude.