Iraunkortasuna eta Ingurumena
- Garapen Iraunkorrerako Euskal Estrategia (20022020) eta Ingurumen Esparru Programa (2002006) onartu ditugu, datozen bi hamarkadetarako plangintzatresna gisa; tresna horien bidez, jarduteko jarraibideak ezarri dira Administrazioarentzat, produkzio-eragileentzat eta herritarrentzat.
- Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko 2003-2006 Plana onartu dugu, hobekuntza selektiboaren bidez eta tratamendu-teknika aurreratuak erabiliz, hondakinen tratamenduan kalitate handiagoa lortzearren.
- Garapen Iraunkorrerako Eskualdeetako Gobernuen Sarearen bazkide-fundatzailea da Euskadi; bost kontinenteetako Estaturik gabeko 50 Naziok baino gehiagok eta hainbat Eskualdek osatzen dute sare hori.
- Lurraren Kutsadura Prebenitzeari eta Zuzentzeari buruzko Lege Proiektua onartu dugu; lurra zaintzea eta lurra kutsatzearen prebentzioa ditu helburutzat, Europar Batasuneko legedian eta 6. Ekintza Programan xedaturikoa betez.
- Uren Lege Proiektua onartu dugu; lege-proiektu horrek ingurumen-helburuak eta uren babesa zein erabilera zehaztu ditu, hornitzeko, saneatzeko eta arazteko arau orokorrak finkatu ditu eta Uraren Euskal Agentzia sortu du, Legean aurreikusiriko eginkizunak kudeatzearen zuzenbide publikoko erakunde pribatu arduradun gisa.
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin lankidetzan, obra hidrauliko ugari betearazi dugu: saneamendu-obrak —zenbatekoa: 457.411.765 euro—, ibaiak bideratzeko obrak —47.784.402 euro— eta ureztatze-obrak —8.608.521 euro—; inbertsioa 215.393.034 euro izan da guztira.
- “Prestige” ontziak itsasoraturiko isurketak eragindako problematikari heltzearren, 51.494.409 euro inbertitu ditugu kutsadurari aurre egiteko eta hondartzak zein kostaguneak garbitzeko. Horren eskumena Administrazio Zentralak izan arren, oraindik ere ez dugu jaso egin ditugun gastuen ordaina.
- Ingurumena Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko Plana onartu dugu; Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestea du helburutzat, eta horretarako, osoko kontrol eta ikuskapen zerbitzu bat antolatzea aurreikusten du. Honako hauei buruzko araudia betetzen ote den kontrolatu eta ikuskatuko du zerbitzu horrek: ura, airea, lurrak, hondakinak, zaratak, eta ekimen ekonomikoetarako zein azpiegituretarako lizentziak eta baimenak.
