Hirugarren Sektorearen Garapena
A) Merkataritza
- Bilboko eta Gasteizko merkataritza-arloetan Hiri Kudeatzaileak ezartzeko ekimena bultzatu dugu, eta horrez gain, hiri-merkataritzako hiru plataforma sortu ditugu: “Bilbao Dendak” Bilbon, “Dendass” Donostian, eta “Gasteiz-On” Gasteizen.
- Herrietan Merkataritza Suspertzeko Planak egiteko proiektuak bultzatu ditugu, Herrietako merkataritzajarduera dinamizatzearren.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, “Bilbao Exhibition Centre, SA” nazioarteko feria-erakunde berria jarri dugu abian.
- Jarduera ekonomikoetarako eta merkataritzaekipamenduetarako lurzorua publikoki sortzeko Lurralde Plana onartu dugu; plan horren bidez, merkataritza-ekipamendu handien hirigintza eta lurralde antolamendua finkatu dira eta hiru tipologia ezarri dira, merkataritza-ekipamenduaren eta kokatuta dagoen lekuaren ezaugarrien arabera.
- Handizkako eta txikizkako merkataritzan, enplegua % 16 areagotu da azken lau urteotan; hain zuzen ere, 49.412 langile izatetik 111.532 izatera pasatu da, eta establezimenduen kopuruak bere horretan jarraitu du gutxi gorabehera.
- Enpresa-dinamika oso bizia izan da. 6.586 merkataritzaestablezimendu berri sortu dira, eta horietatik 2.109k bederatzi enplegatu baino gehiago zituzten.
B) Turismoa
- Turismo-eskaintza hobetzearren, “Itourbask – Turismo Bulegoen Euskal Sarea” sortu da; udalek eta udalez gaindiko erakundeek kudeatzen dituzten bulego guztiak hartzen ditu barne, eta erabateko kalitatezko eta euskal lurralde osoko zerbitzua ematen du.
- Turismo-eskaintzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzearren, hitzarmen bat sinatu dugu Kalitaterako Euskal Fundazioarekin (Euskalit), Kalitaterako Espainiako Turismo Institutuarekin (ICTE) eta turismo-enpresetako Elkarteekin.
- Afi-Turismo eta Gauzatu-Turismo programen bitartez, 71 enpresa-proiektuetan inbertsioak egiteko laguntza eman dugu. Era berean, MET programaren bitartez, sektoreko ekipamenduen modernizazioa bultzatu dugu eta 1.264 turismo-enpresek baliatu dute programa hori; horretarako eginiko inbertsioa 55.677.477 euro izan da.
C) Kontsumoa
- Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren martxoaren 22ko 6/2003 Legea onartu dugu. Kontsumitzaileen eskubideak babesteko, defendatzeko eta sustatzeko erregimen berria ezartzen du lege horrek, bai eta produktu zein zerbitzuen merkatuaren globalizazio-egoerara eta komunikazioteknologia berrietara egokitu ere.
- Kontsumo-arbitrajea bultzatzeko kanpainak egin ditugu herritarren artean, eta horrez gain, 7.719 enpresatan izan gara eta 48.000 dibulgazio-liburuxka argitaratu ditugu.
