Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (20012004) onartu eta betearazi dugu; horri esker, I + G arloko gastuak BPGaren % 1,5 izatea lortu da.
- Plana garatzeko, honako jardun hauek egin dira:
- Biozientzien arlo zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko “Biobask” ekimena.
- Ikerketa estrategikoei laguntza emateko “Etortek” programa.
- Azpiegitura teknologiko berriak sustatzeko “Azpitek” ekimena.
- Berrikuntza teknologikoari eta giza baliabideen kualifikazio teknologikoari osoko laguntza emateko hainbat programa.
- “Eurobulegoa” sortu izana.
- “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea” berrantolatu eta sendotu izana.
- Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan (2005-2008) berrirako oinarriak finkatu dira; plan hori 2005eko lehen lauhilekoan gauzatuko da.
