Konpromiso Etikoa

Giza Eskubideen alde hartu dugun Konpromiso Etikoa

Giza Eskubideen, Askatasun Zibilen eta Politikoen defentsaren, Bakearen, Segurtasunaren eta Justizia eraginkorraren alde hartu dugun konpromisoa garbi erakutsi dugu honako jardun hauen bidez:

  • Baketzeari eta Normalizazio Politikoari buruzko Osoko Bilkura egin izana 2001eko irailaren 28an.
  • 2002ko abenduaren 30ean Giza Eskubideen eta Askatasunen Defentsarako Euskadiko Behatokiari buruzko Lege Proiektua onartu izana. Behatoki hori askotarikoa eta independentea izango da.
  • ETAren terrorismoaren gaitzespen biribila; hori 2002ko abenduan jarri genuen agerian, ETA Kanpora lemapean egin genuen manifestazioan, bai eta 2003ko apirilaren 8ko Gobernu Erabakian ere.
  • Gernikan, 2002ko otsailaren 28an gizon-emakume guztion bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako eskubideen aldeko Adierazpen Instituzionala sinatu izana.
  • 2002ko urtarrilaren 21ean Aniztasuna Defendatzeko Mahai Instituzionala eratu izana; Euskadiko Udalek, EUDELen bidez, aniztasuna defendatzeko sinaturiko Adierazpena sortu zen handik.
  • Euskadiko Segurtasun Batzordean Alkateak eta Zinegotziak defendatzeko neurriei eta ekimenei buruz Arkauten maiatzaren 21ean harturiko eta Eusko Jaurlaritzak 2002ko ekainaren 28an berretsiriko erabakia.
  • Eskubideak eta Askatasunak defendatzeko eta Jazarpen Indarkeriaren Aurkako Plana onartu izana.
  • Inkomunikazio egoeran atxilotutako pertsonen asistentziaren gaineko protokoloa onartu izana, torturari eta tratu txarrei buruzko zalantza-zantzu oro ezabatzearren. Ekimen hori aitzindaria da eta legez ezarritako bermeak gainditzen ditu.
  • Gobernu Kontseiluaren 2003ko apirilaren 8ko Erabakia, euskal preso guztiak euren familia eta gizarte ingurunera hurbiltzeko eskatzen duena.
  • Alderdi Politikoei buruzko Legearen aurkako errekurtsoa aurkeztu dugu Auzitegi Konstituzionalean eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Justizia Auzitegian.
  • Memoria historikoa berreskuratzeko ekimenak sustatu ditugu, Gernikako Bakearen Museoaren sorreran parte hartuz; hori bultzada erabakigarria izan da UNESCOk Gernikari “Bakearen aldeko Hiriak” nazioarteko saria emateko.
  • Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortu izana 2001eko (abenduaren 26a) eta Giza Eskubideen Zuzendaritza bultzatzea.
  • Eusko Legebiltzarrean Terrorismoaren Biktimen egoera hobetzeko Lan Plana aurkeztu eta onartu izana 2003ko ekainaren 25ean. Plan horren bidez, terrorismoaren biktimei laguntzeko neurri-sorta bat ezarri da, hala nola epaiketetarako orientazio-zerbitzu bat sortu izana, emandako laguntzak areagotzeko legezko erreformak, eta hezkuntza eta kultura arloko informazioari buruzko sailen arteko neurriak.
  • Arantzadi Fundazioarekin lankidetzan, gerra zibilean desagertu zirenak identifikatzeko ikerkuntza-programa bat abian jarri izana.
  • Egunkaria itxi izanaren aurka agertu gara, bai eta euskararen eta euskal kulturaren munduak bidegabeki behin eta berriz jasan dituen ekimenen eta adierazpen politikoen aurka ere.