Legealdiaren Balantzea
Legealdiaren balantzea (PDF, 450 Kb)
VII. Legealdia bukatzen ari den honetan, hasieran hartu genituen 3 Konpromisoen inguruan eginiko jardunen balantzea egiteko unea iritsi da. Hiru ziren konpromiso haiek: Konpromiso Etikoa, Konpromiso Demokratikoa eta Konpromiso Soziala.
Ia lau urte eman ditugu gure jardun eta ekimenez Gobernuekintzak esparrutzat hartu zituen printzipio edo ardatzei erantzuten, honako hauei erantzuten, hain zuzen ere: giza eskubideak errespetatzeari, euskal gizartearen borondatea errespetatzeari, eta hazkundeari zein elkartasunari.

2001ean Baketzeari buruzko Osoko Bilkura eta Autogobernuari buruzko Osoko Bilkura eginez Legealdi honi ekin genionetik 2004ko abenduan Euskadiko Estatutu Politikorako Proposamena onartu zen arte, ekimen eta proiektu ugari jarri dugu abian giza eskubideen defentsaren alde, euskal gizartearen borondatea errespetatzearen alde eta aurrerapenaren eta elkartasunaren alde.
ETArekiko gaitzespen biribila, "ETA kanpora" leloa erabiliz; Aniztasunaren defentsa, EUDELen Adierazpenaren bitartez; Alkateen eta Zinegotzien segurtasunari buruzko Arkauteko akordioak; terrorismoaren biktimei laguntzeko neurriak; Giza Eskubideen Behatokiari buruzko Lege Proiektua; Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa sortu izana, memoria historikoa berreskuratzeko Arantzadi Elkartearekin lankidetza, eta diktaduraren errepresioaren biktimentzako laguntzak dira Konpromiso Etikoari erantzuteko egin dugun lanaren adibide batzuk.
Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Estatutu Politikoaren Proposamena gehiengo osoz onartu izana euskal gizartearen borondatea errespetatzeko Konpromiso Demokratikoaren alde etengabe egin dugu lanaren eta ekinaren emaitza da.
Ekonomia Ituna 2002ko maiatzaren 23an berrituz eta Kupoaren metodologia 2002-2006 denbora-tarterako onartuz, oinarriak jarri genituen legealdi honetan hazkundearen eta elkartasunaren aldeko Konpromiso Sozialean aurrera egiteko. Horiek dira legealdi honetako jardun gogoangarrienak; baina horiez gain, jardunegitura bat ere abian jartzen aritu gara egunez egun. Horiek guztiek osatzen dute VII. Legealdi honetako gobernu-zeregina.
Zeregin horren berri emateko, proiektu eta ekimen garrantzitsuen laburpena aurkeztuko dugu ondoren, hiru Legealdi-konpromisoen inguruan bilduta aurkeztu ere:
I - Giza eskubideen alde hartu dugun konpromiso etikoa
II - Euskadiko Estatutu Politiko berri baten alde hartu dugun konpromiso demokratikoa
III - Hazkunde ekonomikoaren, elkartasunaren eta kultura kohesioaren alde hartu dugun konpromiso soziala
III. A. Hazkunde Ekonomikoa eta Iraunkortasuna
- Informazioaren eta teknologia berrien gizartea
- Ikerkuntza, garapena eta berrikuntza
- ETEei emandako laguntza
- Hirugarren Sektorearen Garapena
- Hazkunde Iraunkorraren aldeko Energia Politika
- Lehen Sektorearen Garapena
- Iraunkortasuna eta Ingurumena
- Komunikazioen azpiegitura fisikoak
- Administrazioaren Modernizazioa
- Finantza Egonkortasuna
III. B. Elkartasuna eta Gizarte Justizia
- Hezkuntza mende berriko erronken aurrean
- Enplegua
- Behartsuenekiko Elkartasuna
- Gizonen eta Emakumeen arteko berdintasuna
- Etxebizitza
- Justizia
- Osasuna
- Kultura
- Segurtasuna
III. C. Kanpo Proiekzioa
IV - Legealdiaren bukaera arte egingo ditugun ekimenen zerrenda
