Autogobernuaren 25 urteen balorazioa eta Estatutu Berriaren Proposamena

Testu osoa
(PDF, 790 Kb)

Ikerketa honen helburua euskal herritarrok autogobernuari buruz dauzkagun iritziak ezagutzea da, hain zuzen ere, nola baloratzen ditugun autogobernuaren 25 urteak, gure ustez nolako eragina izango lukeen autogobernu handiagoak eta 2004ko abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadirako Estatutu Politiko Berriaren Proposamenari zer deritzogun.

Lan honetako emaitzak 2005 urtearen hasieran Euskal Soziometroen bildumaren 27. ikerketan erabilitako galdesortan berariaz sartutako galdera multzo batetik datoz.

Eusko Jaurlaritzaren prospekzio soziologikoen kabinetearen azterlan guztiak, Euskadi.net webgunean daude, Ikerketa soziologikoak atalean.