Joseba Egibarrekin txateatu
Osteguna, apirilak 7. 11:00-11:30
Erantzunak (14)
2. Kaixo Joseba: kezka sortu zidaten pasa den astelehen gaueko Patxi Lopezen hitz batzuk, alegia, Ibarretxe alde batera utziaz, topatuko zituela nazionalistak, akordiotara iristeko. Posible ikusten duzu hori?
Abertzale1
11:03. Patxi Lopez izan da horrelakoak esaten azkena. Ramon Jauregi eta beste batzuk ere antzekoak esan dituzte. Beraien helburua Ibarretxe eta Legebiltzarrean onartutako proiektua PORROT egitea da. Ez dute lortuko. PSOEk esandakoa egingo bagenu, gure hauteslegoaren gehiengoak ez liguke barkatuko. Iruzurra litzateke.
3. Lehengoan galdera berdintsua egin nion Imaz-i duela urtebeteko prozesuari buruz. Orain, zuri. Duela urtebete lehia estua izan zenuten zuk eta Imazek. Alderdiak oso prozesu gogorra bizi izan zuen orduan. Orduko zauriak (nolabait esatearren) itxi al dira? Zein da urtebete honetako balantzea? Aupa Joseba, besarkada bat.
Maider
11:05. Pertsonak pertsona, alderdi berekoak gara. Azken urteetan eta etorkizunari begira alderdiak diseinatu eta erabaki duen bidetik jarraitu behar dugu guztiok. Iharduera politiko txukuna eta zuzena egitean dago gakoa. Zauriak zauri, pertsonen arteko liskarrak ezin dute herri baten norabidea baldintzatu.
4. PNVko Legebiltzarreko taldeko bozeramaialea zu izango zara hurrengo legeladian ere?
Angel
11:06. Alderdiak, taldekideen artean aukeratuko du bozeramailea. Orain arte bezela eskeini edo hautatua izango banintz, prest nago funtzio hori betetzeko. Horrela ez balitz beste batek ni bezain ondo egingo du bere lana.
5. Politikoek sekulako astakeriak esaten dizkiezue elkarri. Gero, kamararik ez dagoenean, zein da zuen arteko harremana?
Jose
11:08. Danak ez gera berdinak. Egia da komunikabiderik gabe, iritziak zuzenean agertzen dizkiogunean elkarri konfidantza gehiago sortzen dela, nahiz eta ados ez egon. Pertsonalki, formak aparte, ez dut esaten publikoan pribatuan esan ez dudan edo esateko gai ez naizen gauzik.
6. Independentista naiz. Badaukat esperantzarik zure koalizioarekin eta Ibarretxe planarekin?
in-de-pen-den-tzia!
11:10. Ni ere. Ñabardurarik gabe. Ibarretxek aurkeztutako proiektua dagoenekoz legebiltzarrak onartutakoak, herri borondate eta erabakien errespetoan kokatzen du gakoa. Erabaki hartze prosezu horrek, helburuen arabera, aurrera edo atzera egin dezake. Ni aurrera egitearen aldeko naiz.
7. benetan uste dezu PNV-k ahal zuen guztia egin dula Aukera Gzutiak hauteskundeetan izateko?
e.j.n.
11:12. Nik baietz pentsatzen dut. Zoritzarrez ez ditugu ez joku erregelak ez hauei buruz estaduak dituen tresnak (epaitegiak) baldintzatzeko modurik. 98. urteaz geroztik estaduak ezker abertzalea joku politikotik kanpo uztea erabaki du. Nahiz eta azken asteetan beste aukera bat sortu den...
8. Hauteskunderik egin badaiteke suetenik gabe, zergatik behar da biolentziarik gabeko egoera konsulta bat planteatzeko?
ritxi
11:15. Herri txikia izanik guztion etorkizuna erabaki eta bermatzeko bide politiko, demokratiko eta paketsuak erabiltzea ezinbestekoa dela deritzot. XXI. mendean bai Espainia eta Frantziar estatuei gehiengo demokratikoak aurrez aurre jarri behar dizkiogulako. Ez dago beste biderik.
9. PNV dena ongi egiten du. Bale. Baiana zerbait gaizki egingo zuen noizbait, ezta? Benga, egizazu kritika txiki bat. Zer da azken legegintzaldian gaizki egin duzuen zerbait?
zumaitik
11:18. Gaizki egin duguna oposizioa saiatu da agerian uzten. Herritarrek izango dute azken hitza eta epaia. Agian autokritika moduan "kontenplazio" gehiegi izan dugu zenbait momentutan bai Espainiako gobernuarekin eta PP PSOE alderdieekin. Gaizki egin duguna nire ustez gertakari larrien aurrean beti, gure errua izan balitz bezala, barkamena eskatzen geundela zirudien.
10. EHAK hor egoteak, kalte edo on egiten die zuen aukera elektoralei? Esan egia, mesedez
Zarauztik
11:20. Gu bezalako herri batetan hauteskundeek garrantzi handia dute. Baina gure helburua herri hau normalizazio bidean sartzea baldin bada, ezbairik gabe hobe da ezker abertzalearen ordezkaritza legebiltzarrean egotea ez egotea baino. Ezin daiteke euskal hauteslegoaren "anputazio" batekin bidea egin.
11. Odon ala PAtxi? Norekin da errazagoa hitz egitea?
pello
11:21. Berdin. Biek garai ezberdinetan formak aldatu dituzte baina berdin pentsatzen dute. Beraien aberria ez da Euskadi.
12. ETB aste guztia ari da informatiboak Erromakoarekin betetzen. Horrela mugitzen da hauteslegoa?
xabi
11:23. Vatikanoa eta ETB nonbait eliz bokazio bila dabiltza. Ez ote zuen gure hauteslegoak lo hartuko?
13. zergatik fiskalek eta poliziek ez dute "ezer" ikusten PCTVren inguruan, AGren inguruan dena pruebak eta ebidentziak baldin baziren?
susmoa hartuta...
11:28. Ikusi eta arakatu dute noski. Errezagoa zen zerrenda bat legez kanpo uztea, nahiz eta tajuzko frogarik ez eduki, prozedura luze eta zail bat hastea baino (EHAK). Legeak lege, ezker abertzaleak inork baino hobeto ezagutzen dituela adierazten du guzti honek. Beraz ez da gogo faltagatik izan, ezin dutelako baizik. EHAKk aurkeztu duen zerrenda legez kanpo uzteko lehenengo eta behin alderdia bera ilegalizatu behar luketelako eta guzti horrek prozedura luze eta zaila berezkoa duelako.
14. Aupa Joseba: Gerry Adams Sinn Fein alderdiko buruak IRAri eskatu berri dio utz ditzala behin betiko armak eta murgil dadila politikan hala nahi badu. Erreferentzia aurki daiteke http://sinnfein.ie/news/detail/9106 webgunean. Honen inguruan 3 galdera: 1-Ikusiko al dugu inoiz Arnaldo Otegi, Joseba Permach edo Pernando Barrena gauza bera ETAri eskatzen?
2-Erantzuna baiezkoa bada, data hori hurbil ikusten al duzu?
3-Erantzuna ezezkoa bada, zuretzat zergatik ezin dute pauso hori eman?
Eskerrik asko,
Mikel
11:31. Eskaera hoiek aldez aurretik hitzartuak izaten dira. Arnaldo edo dena delakoak bide politikoei ekiteko erabakia hartuta dute jadanik. Nola egin eta azaldu beste kontu bat da. Denbora ez da alferrik pasatzen guztiontzat. Zenbait eta lehenago ordun da hobe geure herriarentzat. Emango dute pausoa.


1. nola eta zergatik hartu zenuen zure gain Lizartzako erronka?
kkkk
11:02. Kaixo! Egunon, hemen nago zuokin galderei erantzuteko prest. PPri bidea mozteko. Axurdario kandidatura legez kanpo utzi bai zuten. Alderdiak ez zuen gaitasunik izan Lizartza bertako jendearekin kandidaturarik osatzeko eta kanpotarrekin (ni barne) osatu behar izan genuen.