Txateatu

Hauteskunde kanpainan zehar EA-EAJ koalizioko hainbat kiderekin txateatzeko aukera izan dugu. Hementxe jaso ditugu zuen galderak, animoak, kritikak eta iradokizunak. Gure hautagaiek ahalik eta gehienei erantzuten ahalegindu dira, eta ondo moldatu dira teknologia berriekin. Hementxe dituzu izandako txaten emaitzak.

Adi, bestalde, gure hautagaiek beste txat batzuk baitituzte beste hedabide digital batzuetan, kanpaina amaierako fase honetan. Animatu itzazu han ere.

Astelehena, apirilak 4. 10:00-10:30

Josu Jon ImazJosu Jon Imaz

EBBko presidentea

Josu Jon Imaz EBBko presidenteak lan asko du azkenaldian. Urtebete pasa da kargua hartu zuenetik, eta garai interesgarriak egokitu zaizkio alderidiaren gidaritzan. Egin nahi diozun galdera, hemendik bertatik.

Irakurri erantzunak (15)

Osteguna, apirilak 7. 11:00-11:30

Joseba EgibarJoseba Egibar

Gipuzkoako zerrendaburua

Joseba Egibar Artola EAJ-PNVko Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari da. Euzkadi Buru Batzarreko kide eta EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramale da Legebiltzarrean. Familia abertzaleko seme, 1959ko azaroaren 23an jaio zen Andoainen, Gipuzkoan. 16 urte zituela EAJko eta EGIko kide egin zen eta, ordutik hona, Euskal Herriko politika lehen eskutik bizi izan du.

Irakurri erantzunak (14)

Ostirala, apirilak 8. 10:30-11:00

Juan Mari AtutxaJuan Mari Atutxa

Bizkaiko zerrendaburua

Areatzan jaioa (Bizkaia) 1941ko maiatzaren 18an. Bizkaiko Aldundiko kide 1983-1987 bitartean, eta Lemoako alkateorde 1987-1991 bitartean. 1994az geroztik legebiltzarkidea da, eta Legebiltzarreko presidentea izan da azken legealdian, 2001etik hona.

Irakurri erantzunak (16)

Astelehena, apirilak 11. 12:30-13:00

Juan Jose IbarretxeJuan Jose Ibarretxe

Lehendakaria

Juan José Ibarretxe Markuartu 1957ko martxoaren 15ean jaio zen Laudion. Ekonomia Zientzietan lizentziatua (EHU). Laudioko alkate 4 urtez, eta Arabako aldundiko prokuradorea 1983-1994 bitartean. Parlamentuko Ekonomia komisioko presidentea 1986-1994 bitartean. Urtebete geroago Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun sailburu izendatu zuten. 1998ra arte bete zuen lan hori. Lehendakari da harrezkero.

Irakurri erantzunak (26)

Asteazkena, apirilak 13. 11:00-11:30

Begoņa ErraztiBegoņa Errazti

Eusko Alkartasunako presidentea

EAko parlamentaria Nafarroako Parlamentuan. Barakaldon jaio zen 1957. urtean. Historian lizentziatura du, eta enpresa-kudeaketan masterra. 1999tik da EAko presidentea.

Irakurri erantzunak (13)

Ostirala, apirilak 15. 13:00-13:30

Idoia ZenarruzabeitiaIdoia Zenarruzabeitia

Lehendakariordea

Bizkaiko zerrendan bigarrena da Idoia Zenarruzabeitia. 45 urte ditu, Zuzenbidetzan lizentziaduna da, eta azken legealdietan legebiltzarkidea izan da. Azkenengo honetan lehendakariordea izan da eta Ogasun Sailburu Jaurlaritzan.

Irakurri erantzunak (21)