Blogean parte hartzeko arauak
Blog hau moderatua dago: parte-hartzea irekia da, baina berrikusitakoa.
- Lehenik eta behin, errejistratutako erabiltzaileek bakarrik bidal ditzakete oharrak eta erantzun ditzakete argitaratutakoak. Errejistroan eskatutako e-posta helbidea ez da erabiliko inolako mailing edo datubasetan: bakarrik errejistroa benetan e-posta horren jabe den pertsonaren izenean egin dela ziurtatzeko da. Blogaren jarduna amaitzean, deuseztu egingo dira errejistroak.
- Bigarrenik, erabiltzaileek bidalitako mezuak berrikusi egingo dira argitaratu aurretik.
- Webguneko eta kanpainako arduradunek ez dute erantzukizunik hartzen erabiltzaileek idatzitakoen gainean, eta eskubidea hartzen du edozein testu editatzeko edota, komeni bada, ezabatzeko.
Errespetuz jardun
Bloga irekia dago aportazioetara, eta ez dira kritikak eta eztabaidak aldez aurretik debekatuta geratzen: eraikitzaileak eta errespetuzkoak diren heinean, argitaratuko dira. Hala ere, blog hau Ibarretxeren alde egiteko sortu da, eta moderazioak irizpide hori ere kontuan hartuko du. Ibarretxeren kontra egiteko, ez dago baliabide eskasiarik Interneten, eta hor dago frogarako Saski-naski digitala.
Era berean, partehartzaileen artean, eta aipatutako pertsonaia publikoekiko, errespetuzko tratua espero dugu. Kritika eta eztabaida bai, baina inola ere ez irainik eta deskalifikazio pertsonal zuzenik. Era horretakoak dakartzaten mezuak ez dira onartuko.
