Ibarretxe 2005 Bloga
Hauteskundeek gizartearen mapa politikoa eraldatu ohi dute lau urtetik behin eta, dirudienez, atzoko emaitzek 2001 eta 1998ko argazkien arteko bataz bestekoaren apustua egin dute. Argazki interesgarria geratu denik ezin uka. Abstentzioaz, behintzat, gaurko %31 dezente hurbilago dago 1998ko %30etik orain lau urteko %21 hartatik baino. Ez da falta izango partaidetza murritz hau eguraldi eskasari leporatuko dionik baina aldez aurretiko inkestek sumatzen zuten datua da.
Emaitzen arabera, EAJ-EAk koalizioak lortutako portzentaia (%38,60) orain lau urtekoaren dezente azpitik (%42,72) geratzen da baina 1998ko datuaren (%36,7) gainetik. PPren portzentaia (%17,32) ere orain dela lau urtekoa (%23,12) eta zortzi urtekoa  (%20,13) baino nabarmen motelagoa. PSEk gaur eskuratu duen portzentaia (%22,64), ostera, 2001koa (%17,90) eta 1998koa (%18,6) baino altuagoa da.
PCTV-EHAKk (%12,54) orain lau urte EHk lortutakoa (%10,12) gainditu du, 1998ko emaitzetara (%17,91) heldu ez den arren. EBk (%5,47), berriz, 2001ko datuari (%5,58) eutsi dio, 1998ko emaitza (%1,3) erraz asko gaindituz. Azkenik, Aralarrek %2,34 lortu du.
Bistan da euskal gizarteak ez duela oraingo honetan 2001ko mamurik sumatu, ez duela euskal autogobernua auzitan ikusi, eta ez dituela hauteskunde hauek Estatutu Politiko Berriaren plebiszitozat hartu. EAJ-EA koalizioak (29) PSOE-PP (18-15) bikoteak elkarrekin baino lau parlamentari gutxiago lortu du, baina ez 1998 bezala, 5 gutxiago.  Eta aurreko bi autonomikoetan ez bezala, sozialistek bigarren postua kendu diote PPri.
Ibarretxeren koalizioak 4 parlamentari galdu arren, PCTV-EHAKk (9) 2 gehiago lortu dituenez eta Aralarrek bat, Legebiltzarraren parlamentari abertzaleak 39 izango dira, 2001an (40) eta 1998an (41) baino gutxiago. PCTV-EHAKren emaitza onek animatuko al dute Batasunaren mundua behingoz ekintza armatuari muzin egiten?
Gaur gauerako hitzordua Gasteizko Azucarera eraikinean dauka EAJ eta EAren koalizioak. Ibarretxe Lehendakariak Lehendakaritzatik jarraituko ditu datuak, bertan elkartuko diren sailburuekin eta gizarteko hainbat ordezkarirekin, eta emaitzak ofizialtzat emateko modukoak direnean, bera ere etorriko da Azucarerara guztiokin hauteskunde-gaua ospatzera.
Ibarretxe.com webgune honetan ere jarraituko dugu hauteskunde gaua. Emaitzak argitaratuko ditugu, albisteak izango dira, eta blogean ere espero dugu jardutea, datuak eta iritziak trukatuz, zuen laguntzarekin ahal bada.
Lehen datu ofizialak Javier Balza Herrizaingo sailburuak emango ditu, Lehendakaritzatik bertatik, 21.30ak aldera. Ordurako zenbaketaren %50a egina izango dela espero da. Eta 10.30ak aldera, datu osoak emateko moduan egongo da sailburua. Zenbaketa Internetetik ere jarraitu ahal izango da Elecciones.net
webgunearen bidez.
Gogoeta, amaigabe bueltaka dabilen gurpila izan daiteke, batere fruiturik ematen ez duena. Hausnarketa, berriz, digestio prozesua da; behiak belarrari buelta asko emango dizkio agian, baina buelta horien helburua argi dago: biziraupena.
Gure herriaren ibilbide luzean hainbat mugarri izan dugu, eta guztietan izan du euskaldunak lehentasunak finkatzeko gaitasuna. Etorri zaizkigun erronka edo erasoei "konszienteki eta erresponsableki" aurre egiten jakin dugu. Unerik gogorrenetan ere gizalegeari eusten ahalegindu gara, geure eskubideak defendatzearren beste inorenak zapaldu gabe.
Ba inork ez dezala zalantza izpirik izan une kritiko horietako batera heldu garela. Biharko eguna, gure herriaren biziraupen nekezaren urrats berria dugu, eta nahastera edo despistatzera datorrenari hausnarketaren bidez erantzun behar diogu: biziraupenerako gogoetaz.
Biharko eguna, geure erabakitzeko gaitasunaren oinarriak finkatzeko unea dugu. 1990ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen eskubidea gauzatzeko unea. Bai marko politiko propioaren bidez, bai geure subiranotasuna, osorik edo zati batean, beste Herri batzuekin partekatuz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiritarrok geure status politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala era libre eta demokratikoan erabakitzeko dugun eskubidea gauzatzeko unea.
Prozesu hori lideratzeko gauza izan daitekeen hautagai bakarra ikusten dut nik, eta bere izena Juan Jose Ibarretxe da.
Aupa lagunok!
Kanpaina gaur bukatzen da. Oso ondo joan da. Lehendakaria inoiz baino hobeto, mezua argi utzi du, eta PPSOE koalizioko zirikada eta irainei oso ongi erantzun die.
Lan ona egin dugu denok, eta igandean emaitza onak lortuko ditugu.
Baina ezin gaitu loak hartu! Azken egunotan badirudi dena eginda dagoela, eta horrek indarra ematen dio PSOEri. Atzo ere, Zapatero pozez gainezka, PNV ez dela 30era iritsiko, eta beraiek 20 lortuko dituztela.
Erakutsi dezagun zer nahi dugun.
Igandean denok bozkatzera!
Eta astelehenean, Lehendakariak esan duen bezala, lanera.
Ez dira txatak amaitu, nahiz eta horixe  iragarri dugun duela ordu batzuk.
Kanpainako bulegoak beste partaidetza bat lotu du, zeuokin denokin elkarrizketa digitala egiteko:
Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordea eta Bizkaiko zerrendan bigarrena izango da bihar gurekin Ibarretxe.com webgunean. Hitzordua kanpainako azken egunean da, ostirala 15, eguerdiko 13.00etan, ordu erdiz euskaraz, eta ondoren beste ordu erdi bat gaztelaniaz.
Edo gaztelaniazko txatera, bestela
Bidali zuen galderak euskaraz
Gure webgune honetan hainbat txat izan ditugu azken egunotan. Lurralde bakoitzeko zerrendaburuak egon dira zuekin (Ibarretxe lehendakaria barne), eta baita koalizioa osatzen duten bi alderdien presidenteak ere, Imaz eta Errazti.
Kanpaina bihar bukatuko da, eta dagoeneko amaitu dira gure webguneko txatak. Txat horietako galdera-erantzunak hemen dituzue ikusgai, Elkarrizketak atalean.
Baina kanpainako azken txanpa honetan, gure hautagaiek beste hedabide batzuetan egoteko beta izango dute.
Gaur, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Gema Gonzalez de Txabarrik El Paísen txateatuko du.
Bihar, ostirala, eguerdiko 12.00etan, Joseba Egibar, Berria.infon egongo da.
Eta Bakartxo Tejería Diario Vasco-ko txatean  izango da.
Animatu eta parte hartu txat horietan, gure hautagaiei galderak eginez eta babesa emanez.
Jendea mobilizatu egin behar dugu!!!
Hauteskunde hauek zailak dauzkagu eta!!!
Aurrera guztiok eta ea bakoitzak zenbat jende animatzen dugun Ibarretxe bozkatzera, horiek dira gure benetako etxerako lanak!!!!!
Aurrera Ibarretxe!
Batasunak eta Aukera Guztiak taldeak parte hartzeko aukerarik ez dute, baina zorionez badirudi EHAK aurkezteko moduan izango dela, eta guk pozez hartzen dugu berria. Entzun izan dut gure poz hori pose hutsa dela eta sakonean dugun sentipena beste bat dela. Bejondeiela telepatiarako ahalmen ikusgarri horiek dituztenei, baina oraingo honetan iruditzen zait ez dutela asmatu, izan ere, Alderdien Legea sortu zen unetik aurrez aurre izan baitzituen bai EAJ eta baita EA ere.
Gure azterketaren arabera, ezker abertzaleak bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egitea, ziurrenik gure herri honetan daukagun beharrik handiena da, eta Alderdien Legeak apustu politiko horri oztopoak besterik ez dizkio ipintzen.
Alderdien Legearen helburua, PP eta PSOEk 2001eko maiatzaren 13ko apustua galdu zutenean diseinatu zen. Garai hartan abertzaletasuna euskal erakunde nagusienetatik kanpo uztea zen helburu nagusia, eta PP-PSOEk eserleku bat gutxiago lortu zuenean, alde batetik Aznarri entzun zitzaion esaten euskal gizartea heldugabea zela, eta bestetik Mayor Orejak esan zuen "alternatiba" perfekzionatu egin behar zela. Esaldi honen azpian kalkulu hauxe zegoen: maiatzaren 13ko emaitzak hartu, eta ezker abertzalea legebiltzarretik aterata, PP-PSOEk gehiengo absolutua gertu izango zutela. Alderdien Legeak datozen hauteskundeetarako ere helburu berdina du: EAJ-EA koalizioari Legebiltzarrean lidergoa mantentzeko aukera kentzea.
Pasa den otsailaren 1ean Ibarretxe lehendakariak Madrileko Kongresuan hitzaldia hasi eta segituan esan zuen bezala, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du. Noski, erabaki horren aplikazioa negoziatzeko beharra izango da, baina abiapuntua erabakitzeko eskubidean dago. Eusko Legebiltzarrak iazko abenduaren 30ean gehiengoz onartu zuen proposamenak helburu horixe du: Euskal Herriaren zati garrantzitsua den EAEko gizarteak, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea oinarri harturik, espainiar Estatuarekin harreman status berri bat negoziatzea. Aldi berean, prozesu honi eraginkortasuna eskaintzeko eta egon daitezkeen beto nahiak zapuzteko kontsulta baten beharra aldarrikatzen dugu. Guzti hori aurrera ateratzeko lidergo sendoa behar da Legebiltzarrean, eta lidergo hori ez da gauzatuko PP eta PSE-EEk gehiengoa lortzen baldin badute. Inkesten irakurketa sakonak argi adierazten du, gainera, aukera guztiak zabalik daudela.
Markel Olano
EAJ-PNVko EBBko burukidea
Behin eta berriz leporatu digute popularrek eta sozialistek, Estatuto Politiko berriak Sozialista Abertzaleen botuak jaso zituela.
Ez dutena esaten da, beraiek ehun bozketatan elkartu dituztela beraien botuak SA taldearekin.
Atal berria ireki dugu webgune honetan: PP, PSE eta Batasuna ehun aldiz elkarrekin.
Amaitu berri den legealdian honako bozketa hauetan egin dute bat hiru alderdi horiek:
Lege proiektuetan: 85 bozketa
Lege proposamena: bozketa bat
Ez-legezko proposamena: 11 bozketa (eta horrez gain, Sozialista Abertzaleak taldeak bozkatu ez arren, emendakin trantsakzionala onartu zuen beste proposamen bat bada).
Mozioak: bozketa bat
Proposamen eta erresoluzioak: bozketa bat
Planak: 3 bozketa
Bozketa guztien berri, zehatzago, PDF dokumentu honetan duzu (20 Kb)
Kanpainaren erdia baino gehiago pasatu da honezkero, eta orain arteko balorazioa egiteko eskatu didate. Ea, bada, nire iritzia.
Askok galdegiten didate ea Mayor Oreja eta Redondo Terrerosengatik nostalgiarik sentitzen dudan. Nik beti erantzuten diet ezetz; kanpaina arrazionalagoa da oraingoa, eta, gainera, mahai gainean dagoen proiektu bakarra geurea da. Guretzat, zentzu horretan, errazagoa da gizarteari geure mezua helaraztea, izan ere, duela lau urte konpromiso bat hartu baikenuen, eta konpromiso hori bete egin dugu.
Horrek lana asko errazten digu, euskaldunaren izaeran hitza betetzea oso garrantzitsua delako, eta gure sinesgarritasuna gizartearen begitan indartu egin dela ikusten dugulako.
Gainontzeko guztiek eraso egiten digute. Ni independentista sutsua naiz batzuentzat, eta traidore hutsa besteentzat, eta jarrera hauek haien urduritasuna islatzen dute. Baina gu lasaitasun osoz ari gara kanpainan, konpromisoa bete egin dugulako.
Adibidez, telebistan izan genuen debatean argi gelditu zen PP eta PSOE, herri honetan, atzeraka joatea direla eta EAJ-EA Koalizioa aurrerantz
begiratzea, oinarririk gabeko kritika eta datu faltsuetatik haruntzago.
Gure Koalizioak konfiantza osoa du euskal gizartearengan, bere enpresariengan,
bere langileengan, azken batean, euskaldun guztiengan. Debateak horixe adierazi zuen: PP eta PSOE atzeraka joatea direla, eta EAJ-EA, aurrerantz joatea.
Hori guztia orain artekoa. Hemendik aurrera? Zuek nahi duzuena. Azken batean, herri honek herritarrok nahi duguna egiteko eta izateko
eskubidea duelako. Guztion artean erabakiko dugu.