Kanpainako bloga
2005-04-15
Igandean denok bozkatzera
Aupa lagunok!
Kanpaina gaur bukatzen da. Oso ondo joan da. Lehendakaria inoiz baino hobeto, mezua argi utzi du, eta PPSOE koalizioko zirikada eta irainei oso ongi erantzun die.
Lan ona egin dugu denok, eta igandean emaitza onak lortuko ditugu.
Baina ezin gaitu loak hartu! Azken egunotan badirudi dena eginda dagoela, eta horrek indarra ematen dio PSOEri. Atzo ere, Zapatero pozez gainezka, PNV ez dela 30era iritsiko, eta beraiek 20 lortuko dituztela.
Erakutsi dezagun zer nahi dugun.
Igandean denok bozkatzera!
Eta astelehenean, Lehendakariak esan duen bezala, lanera.
Egilea: Jon ¦ 09:05Erantzunak
Erantzuteko
Blogean erantzunak eman ahal izateko, errejistratua egon behar duzu, eta login egin behar duzu. Dagoeneko errejistratua bazaude, aldameneko menuan egin login. Bestela, izena eman dezakezu.

Re: Igandean denok bozkatzera
Egia da, baina denok egin behar dugu orain lana!!!!!
Ea bakoitzak zenbat pertsona mobilizatzen ditugun Ibarretxeri bozkatzera joateko!!! Orain da gure garaia!
Animo Ibarretxe!!!
Egilea: Maider 2005-04-15 | 16:01