Kanpainako bloga
2005-04-11
Mitin-tradizioa eta berrikuntza
EAJ-PNV/EA koalizioak bildu zuen larunbatean, Bilbao Exhibition Center erakustazokan, sekula Euskal Herrian izan den ekitaldi politikorik jendetsuena, 13.000 mila lagun edo. Eta ekitaldi jendetsu honen berri emateko erabili izan zen, segurutik ere, sekula euskal mitinetan erabili izan diren baliapiderik berrienak. Hau da Ibarretxe hautagaiak bildu zituen nekez bildu daitezkeen bi arloak: tradizioa (jendetza) eta berrikuntza (azken teknologia).
Ekitaldi politikoak zeharo aldatu dira, eraz eta moldez, azken 25 urteotan. Pelotaleku ilunetan eta zurezko oholtza ikarati gainean eratu ohi ziren mitin sutsu haiek joan dira betiko. Eta telebista da errudun.
Mitinaren helburua ahalik eta entzulerik gehien biltzea izanik, ahalik eta belarririk gehienei mezu politikoa helarazteko, telebistak eragin du jendea lekuz aldatzea, kale bazterraren kaltetan eta etxe baitaren mesedetan. Aldaketa honek erakarri du mitinen molde klasikoak eraldatu beharra, etxean gelditzen diren ikusentzuleak ekitaldira hurreratzen direnak baino gehiago izateaz gainera, askoz ere "irabazi-beharrekoagoak" direlakoan.
Lehen, mitinak bertara joaten ziren jarraitzaileentzat egiten ziren bitartean, orain, ostera, bertara joango ez direnak kontuan hartuz egiten dira, mezua telebistaz baino jasoko ez dutenentzat alegia. Honek eskatzen du egitura berriak itxuratzea, tankera eta irudia lantzea, hitz-jarioa mugatzea eta mezuak egokitzea.
Seguru asko mezua egokitu beharra da aldatuz doan komunikazio honetan arlorik zailena. Izan ere, nola demontre luze eta zabal, ozen eta zoli hitzegin, bertatik bertara mitinean adi-adi dagoen entzuleari eta, aldi berean, nola mezu labur eta zehatza, liluragarri eta xarmanta helarazi etxean bere kasa lasai-lasai dagoenari.
Telebistari esker, honez gero asmatu da orain 25 urte inork sumatu ez ez zezakeen jenderik gabeko mitina. Baina, esanak esan, teknologiarik berrienak ere nekez ordezkatu ditzake, oraindik behintzat, 13.000 lagunen indarra eta dardara.
Egilea: Amatiño ¦ 08:26Erantzunak
Re: Mitin-tradizioa eta berrikuntza
Xabi,
ahalegintzen gara mezuak ahalik eta azkarren argitaratzen. Gehienetan minutu gutxiren buruan izan ohi da.
Hala ere, zuk idazten duzun gaueko ordu txiki horietan, gu lo gaude!! Hurrengo egunean kanpainari indarrez ekiteko.
Baina bai; arrazoi osoa duzu, eta saiatuko gara bizkorrago lan egiten.
Animo!
Egilea: blogmaster 2005-04-12 | 08:40Re: Mitin-tradizioa eta berrikuntza
Ba al dago aukerarik egunotan doako tarteetan telebistan emititzen ari diren Bizkaia Arenako ekitaldiaren bideoak Ibarretxe.com-en ikusteko?
Zalantzarik gabe hunkigarriak dira!
Egilea: xabi 2005-04-13 | 18:14Bizkaia Arenako ekitaldiaren bideoa
Xabi,
bideo hori webgune honetan bertan dago, ikusteko nahiz jaisteko moduan.
Audiobisualen atalean dago.
Egilea: blogmaster 2005-04-14 | 10:23Erantzuteko
Blogean erantzunak eman ahal izateko, errejistratua egon behar duzu, eta login egin behar duzu. Dagoeneko errejistratua bazaude, aldameneko menuan egin login. Bestela, izena eman dezakezu.

Re: Mitin-tradizioa eta berrikuntza
Gaur ETB1-en mitin horren zati bat ikusi ahal izan dut doako iragarkien zatian. Benetan hunkigarria izan da.
Izugarrizko profesionaltasuna erakusten ari dira EA-EAJ-ren kanpainaren arduradunak.
Jarraitu horrela.
PD: Interesgarria izango litzateke blog-eko arduradunek mezuak azkarrago iragaztea.
Egilea: xabi 2005-04-12 | 02:16