Argazki bilduma
Juan Jose Ibarretxeren eguneroko jardun instituzionaleko eta bizitzako irudi sorta bat.

Gernikako Arbolaren ondoan.

Joane Somarriba txirrindulariarekin maillota trukatzen.

Beste maillot batekin, Euskaltelekoarekin: horixe da bere kirol zaletasun nagusia, txirrindularitza.

Araba Euskaraz-en hizketan. Euskaldunberria da Juan Jose Ibarretxe, ezaguna denez.
Jarduera ofizialak

Espainiako Diputatuen Kongresuan, 2005eko otsailaren 1ean, Estatutu Politiko Berria defendatzen, Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutakoa Madrilera eramaten. Behean, Legebiltzarreko eztabaida batean dakusagu.


Euskadi Informazioaren Gizartean planaren barruan, teknologia berrien sustapenarekin zerikusia duen ekitaldi batean.

Irekiera ofizial bat, kasu honetan, Bilbao Exhibition Center delakoarena.
Nazioarteko jarduerak

Argentinara berriki egindako bidaia batean hitzaldia ematen.

Nazio Batuetara bisita, eta bertako idazkari nagusi Kofi Annanekin elkarrizketa.

Rigoberta Menchu hartu zuenekoa, indigena maien buruzagi eta Bakearen Nobel Sariduna Euskal Herrira etorri zeneko batean.
