Ontziratutako langileen posta bidezko botoa
Botoa emateko modu hau Hauteskundeen Araudi Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 74.artikuluak arautzen du eta garatu Hauteskundeetarako arauak ezartzen dituen apirilaren 5eko 421/1991 Errege Dekretuak.
Zehatzago esanda esandako Errege Dekretuaren 9.artikuluak ezartzen du zeintzuk diren aplikatzeko eremua eta azpiegitura materiala.
A - RD 605/1999 Aplikatzeko pertsona eremua
Botoa eman ahal izango du arestian azaldutako eran (oinarrizko eskubidea) Armadako, Merkataritza itsaskietako edo alturako arrantzako ontzietako langileriak; beti ere ontziek Estatuko bandera badute eta hauteskunde deialditik hauteskunde egunera arte itsasoan izanik Estatuko eta aurretik ezagutzera emandako Estatuko portuetan porturatu behar badu.
B - RD 605/1999 Prozeduraren nondik norakoak
1- Errolda agiria eskatzea
Errolda agiria eskatzekoa interesatua izena emanda dagoen Hauteskunde Errolda Bulegoko Probintziako Delegazioan egin ahal izango da, posta bidezko boto arrunta egiteko egin behar den moduan (Epea: 2005eko otsailaren 22tik apirilaren 7ra)
Ontziratuta dagoen langileriak botoa emateko prozeduraren berezitasunak honakoak dira:
- Eskabide hau Irrati-telegrafiaz egin behar da.
- Mezuan honako informazioa eman beharko da:
- Eskatzailearen izena eta bi abizen;
- NAN zenbakia;
- Jaiotze data;
- Jaiotze probintzia eta udalerria;
- Hauteskunde erroldan izena emanda dagoen erresidentzia udalerria.;
- Ontzia porturatuko den portuak eta porturatze data zehatzak
- Eta, hauteskunde agiriak beste ontzi baten bitartez jaso ahal izan ezkero, ontzi-jabearen izena edo bidalketa egiteko ontziaren izena eman beharko da. - Irrati-telegrafia zerbitzuak bideratutako eskabidea Hauteskunde Erroldaren Probintziako Delegaziora bidaliko da.
- LOREG legearen 72 artikuluaren a) eta b) paragrafoetan aurrez ikusitako ondorioz, ontzietako irrati - telegrafia zerbitzuek posta zerbitzuko bulego izaera izango dute.
- Komandante eta kapitainek edo eskumena ematen zaien ofizialek eskabidea hartzeko funtzionario izaera izango dute.
II.- Agiriak hautesleari bidaltzea
Epea: 2005eko martxoaren 28tik apirilaren 10era
Hauteskunde Erroldako Probintziako Delegazioak interesatuaren inskripzioa egiaztatzen duenean hartutzat emango du eskabidea eta LOREG legearen 73.2 artikuluan zehazten diren agiriak bidaliko ditu:
- Portua
- Edo, kasuan kasu, hautesleak esandako ontzi-jabea edo ontzia eta bere izenean.
III.- Hautesleak boto orritxoa duen gutunazala bidaltzea
2005ko apirilaren 13ra arte.
Hautesleak beharrezko agiriak hartzen dituenean, ziurpeko posta urgentearen bidez bidaliko du boto orritxoa duen gutunazala boto emateko dagokion mahaiaren helbidera ontzia porturatu den edozein portutik LOREGaren 73.3.legean ezarritakoaren arabera.
