Gaixo eta ezinduek posta bidezko botoa emateko
Gaixoa edo ezintasunen bat izan ezkero, botoa emateko modua LOREG legearen 72 artikuluan zehazten da. Modu hau erabili ahal izango dute hauteskunde egunean gaixo edo ezintasunagatik ezin dutenean egin. Honakoak dira tramiteak:
1- Hauteslea gaixo edo ezindurik dagoela egiaztatzea
Prozedura hasi egiten da hautesle bat gaixorik dagoela edo hauteskunde egunean botoa emateko ezindua dela ziurtatzearekin batera. Ziurtatze hau mediku-ziurtagiriaren bidez egiten da eta notario batek gaixoaren izenean jardungo duen hirugarren bati emandako ahalordeari erantsi beharko zaio gutunazalean.
- Mediku-ziurtagiri ofizial eta dohainekoa
Gaixotasun edo ezintasun kasuan, posta bidezko botoa egiteko eskakizuna ezinezko denean, mediku-ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da. Esandako egiaztagiria dohainekoa izango da beti eta Probintziako Medikuen Elkargoak emandako paper ofizialean eman ahal izango da edo bestela, araudiak ezarri dituen baldintzak betetzen dituen orri zurian. OHAR GARRANTZITSUA: ziurtagirian GAISOTASUNA ZEIN DEN ESAN BEHAR DA.
Hauteskunde prozesua hasten denean, Alderdiko Herrialde Erakundeek Medikuen Elkargoei eskatuko dizkiete esandako mediku-ziurtagiriak. - Notarioaren edo kontsulatuaren baimena: eskritura publikoa, 2005eko otsailaren 22tik aurrerakoa
2005EKO ERREFERENDUMERAKO EGINIKOAK EZ DU BALIORIK.
Medikuak, mediku-ziurtagiria eman ostean notarioa gaixo edo ezinduaren etxera joango da, haren egoera egiaztatzeko eta ezinduta dagoela botoa eman ahal izateko.
Baiezko kasuan, notarioak hirugarren baten aldeko eskritura publikoa egiten badu,azken honi emango dio gaixo edo ezinduaren izenean posta bidezko botoa tramitatzeko eskumena. Kontuan hartu beharra dago gaixo edo ezindu bakoitzak pertsona bakar bati baino ezin diola ahalmena eman eta ahaldun bakoitzak gaixo edo ezindu bakarra ordezka dezakeela.
Garrantzizkoa: Notarioen Araudian ezarritakoaren arabera, eskritura publikoaren originala eta mediku-ziurtagiri originala notarioaren erregistroan gordeko dira eta honek baimendutako kopia emango dio- edo kopia batzuk hala eskatu ezkero- ahaldunari. Posta bidezko botoa tramitatzerakoan arazorik gerta ez dadin, notarioari eskatu behar zaio baimendutako kopia bat baino gehiago egin dezala edo ahaldunari baimendutako kopiaren kopiak egin ditzala, beti hiru izanik(3).
Halaber eta Hauteskunde Batzorde Zentralak 1994ko maiatzaren 12an hartutako erabakiaren arabera, baliagarriak dira era berean notarioak egindako eskritura publikoaren fotokopiak ere.
II.- Errolda agiria eskatzea
Prozedura honetako bigarren fasea, aurreko kasuan gertatzen den bezala, edozein posta bulegotan egin beharreko errolda inskripzioaren eskabidea egitea da.
Era hau berezia da eskabideak ahaldunak egiten duelako, eskritura publikoaren baimendutako kopiarekin batera mediku-ziurtagiria eransten zaiolako Hauteskunde Erroldako Probintziako Delegazioari egindako eskabide inprimakiari.
Ahaldunak eskabide inprimakia betetzen duenean hauteslearen izena eta helbidea hauteskunde agiriak bidaltzeko helbidea eta jasotzeko baimena izango duenaren izena eta helbidea eman behar.
Beraz, errolda ziurtagiria eskatzeko inprimakia betetzerakoan hauteslearen beraren helbidea edo baimendutako -ahalduna- pertsonaren helbidea eman ahal da.
III.- Hauteskunde agiriak jasotzea
Aurreko fasean eskabide orrian hauteskunde agiriak jasotzeko, ahaldunaren helbidea eman bada, azken hauteskunde prozesuetan ikusi egin da Hauteskunde Errolda Bulegoko Probintzietako Delegazioek hauteslearen izenean bidali dituztela agiriak eta ahaldunaren helbidera, horrela arazo bat baino gehiago gertatu direla, besteak beste, postariek hauteskunde agiriak uzteari ezetza ematea.
Disfuntzio hauek konpondu ahal dira ahaldunaren postontzian hautesle gaixoaren izena ere idaztearekin eta kontuan izanik ahaldunek notarioaren idazkiaren kopia bat gorde behar dutela, edo bestela, bere nortasuna egiaztatzeko fotokopiak eta hautesle gaixoaren ahalduna dela ziurtatzeko agiria, hauteskunde agiriak eramango dituen postariari edo Posta Bulegoan bertan erakusteko.
IV.- Hautesleak boto orria bidaltzea
Fase honetan prozedura posta bidezko botoa emateko bera da, beraz igorketa edozein pertsonak egin ahal du eta ez du inolako baimenik erakutsi behar. Hala eta guztiz ere, guztiz gomendagarria da ahaldunak notarioaren agiriaren beste kopia izatea prozesu honen azken fasea tramitatuko den Posta Bulegoan.
