Posta bidezko boto arrunta

Botoa emateko modu hau botoa emateko egunean dagokien herrian ez, baina estatuko beste herri batean egongo diren guztiek erabil dezakete.

Halaber, atzerriko egoiliar-ausenteen erroldan dauden hautesleak, hauteskunde deialditik Espainiako estatuan daudenak (2005eko otsailaren 22tik)hauteskunde egunera (2005eko apirilaren 17a) Espainiar estatuko helbidea emanda, botoa eman ahal izango dute.

Jarraitu beharreko prozedura honakoa izango da:

1- Erroldan inskribatze ziurtagiria eskatzekoa

Epea: otsailaren 22tik apirilaren 7ra

Prozedurari hasiera emateko Probintziako Errolda Delegazioan egin behar da ziurtagiriaren eskaera, edozein Posta bulegoan egin daiteke.

Kontuan hartu behar da esandako eskaera norberak egin behar duela, hautesleak berak joan beharko du jatorrizko NAN erakutsiz,ez baita fotokopiarik onartuko. Posta bulegoko funtzionarioak eskaria egiten duen pertsonaren nortasuna eta zinadura egiaztatuko ditu.

Behin eskari orria beteta, Posta bulegoak hiru eguneko epean dagokian Hauteskunde errolda bulegora bidaliko ditu hartutako agiri guztiak.

Hautesleak bidalitako eskaera hartuta Probintziako Delegazioak hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du eta dagokion oharra erroldan egin hauteskunde egunean ezinezko izan dadin botoa zuzenean eman.

Gogoratu egin beharra dago nahiz eta prozesua bertan behera utzi, posta bidezko botoa egiteko tramitazioa hastearekin batera ezinezkoa izango dela 2005eko apirilaren 17an botoa zuzenean eman

Azkenik, Erroldako delegazioak eskatutako ziurtagiria ematen du.

II.- Hauteskunde agiriak hautesleari bidaltzea

Epea: 2005eko martxoaren 28tik apirilaren 10era

Hauteskunde Erroldako Bulegoak posta ziurtatuz bidaltzen ditu hauteskunde agiriak esandako epe barruan hautesleak aurreko fasean errolda agiria eskatzeko posta bulegoan emandako helbidera.

Hautesleak inolako helbiderik eman izan ez badu, dagokion Hauteskunde erroldako delegazioak erroldan dagoen helbidera bidaliko ditu posta bidezko botoa emateko beharrezko diren agiriak.

Hauteskunde erroldako probintziako delegazioak bidaltzen dituen agiriak honakoak dira:

  • errolda ziurtagiria
  • hauteskunde horri eta gutunazalak
  • posta bidezko botoa egiteko eskatu duen hautesleari botoa emateko dagokion mahaiaren helbidea duen gutunazala
  • azalpen orria

III.- Hauteskunde agiriak hartzea

Behin agiri guztiak hautesleak eskakizuna egiterakoan eman zuen helbidera edo ,hori izan ezean, erroldan zehazten zen helbidera bidali ezkero, posta bidezko botoa emateko hirugarren atala heltzen da, hau da ziurpeko posta hartzea.

Legeak ezartzen duenez,hauteskunde agiriak jaso direneko ziurtagiriak interesatuak zinatu behar du aurretik bere nortasuna egiaztatu egin duela.

Interesatua posta bidezko botoa egiteko eskakizunean emandako helbidean ez badago postaria datorrenean, Posta Bulegoak ohar bat bidaliko dio interesatuari bulegora bertaratu dadin agiriak jaso aldera, kasu honetan ere bere nortasuna egiaztatu beharko du aurretik.

IV.- Hautesleak botoa duen gutunazala bidaltzea

Epea: 2005eko apirilaren 13ra arte

Hauxe da posta bidezko boto arrunta tramitatzeko azken fasea.

Hautesleak tokian tokiko eta "Euzko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2005" lemapeko gutunazal zuria hartu eta bertan sartuko du aukeratu duen alderdi edo koalizioaren boto-orria. Ez du horretan inolako markarik egingo.

Jarraian gutunazalak hauteslearen errolda ziurtagiriarekin batera sartuko ditu botoa emateko dagokion mahaiaren helbidea duen gutunazalean.

Azkenik, hautesleak presazko posta ziurtatuz bidaliko du azken gutunazal hau 2005eko apirilaren 13ra arte(azken eguna); kontuan hartu behar da gutunazal honek ez duela frankeorik behar.