Egoiliar-ausenteen posta bidezko botoa atzerrian (CERA)
LOREG legearen 75 artikuluak ezartzen du posta bidezko boto modu hau nola arautzen den eta 1999/605 Errege Dekretuak ematen ditu hauteskunde prozesuen araudi osagarrien berri.
1- Egoiliar ausenteen hauteskunde erroldako egiaztagiria
1- Kontsulatuek derrigorrez jarri behar dituzte ikusgai dagozkien udalerrietako hauteskunde zerrendak hauteskunde deialdi dekretu osteko seigarren egunetik aurrera, eta zortzi egunetan (2005eko otsailaren 28tik martxoaren 7ra).
2- Hurrengo zortzi egunetan edonork aurkez dezake erroldaren gaineko administrazioaren aurreko erreklamazioa Errolda Bulegoaren Probintziako Delegazioan, Udaletxean edo kontsulatuan. Halaber erroldan bertan dauden datuak aldatzeko eskatu, adibidez balizko helbide aldaketa kasuan (2005eko otsailaren 28tik martxoaren 7ra).
3- Errolda Bulegoaren Probintziako Delegazioak, hiru eguneko epean aurkeztutako erreklamazioak erantzuten ditu (2005eko martxoaren 2tik 10era) beharrezko konponketak aginduz eta hauek ikusgai egon beharko dute hauteskunde deialdia egin osteko hamazazpigarren egunean (2005eko martxoaren 11a).
Halaber, esandako Delegazioak erreklamazioa egin duten guztiei eta dagozkien kontsulatuei harturiko erabakiaren berri eman behar die.
GARRANTZITSUA: Kontsulatuan erroldako inskripzioa egiaztatzea oso garrantzitsua da, egoiliar ausenteen erroldako guztiei hauteskunde agiriak esandako erroldarako emandako helbideetara bidaltzen baitzaizkie, hau ez da gertatzen udaletarako hauteskundeetan.
II.- Hautesle egoiliar ausenteari hauteskunde agiriak bidaltzea
Hauteskunde Erroldako Bulegoko Probintziako Delegazioak dira ofizioz CERA erroldan inskribatuta dauden guztiei hauteskunde agiriak bidaltzeko ardura dutenak.
Epea: 2005eko martxoaren 22tik 28ra
Bidalketa hauteskunde deialdia egin eta hogeita hamalaugarren eguna baino lehenago egingo da derrigorrez hautagai zerrendak inpugnatuak izan ez diren probintzietan eta gainerakoetan berrogeita bigarren eguna baino lehenago (hautagai zerrendaren baten inpugnazioa bada, 2005eko apirilaren 5a baino lehen).
Edukia:
Dagokion Hauteskunde Erroldako Delegazioak bidali beharko dituen agirien artean honakoak izango dira:
- Egoiliar ausenteen errolda agiria
- Hauteskundeetarako gutunazal eta orritxoa
- Dagokion Hauteskunde Batzordearen helbidea izango duen gutunazala, hau da, botoa eman behar duen barrutiarena
- Posta bidezko botoaren tramitean gastatutako dirua berreskuratzeko bete beharreko inprimakia
III.- Hautesleak botoa duen gutunazala bidaltzea
LEHEN AUKERA
Epea: 2005eko apirilaren 16a baino lehen. Hautesleak bidalketa hau egin ahal du hauteskundeak baino aurreko egunera arte.
Onartzeko baldintza: Kontuan izan behar da, aldi honetan bidalitako botoak baliokoak izateko, behar beharrezkoa dela ziurpeko gutunazalean atzerriko posta bulegoak jarritako zigiluan, epe barruko data adieraztea.
Edukia:
Hauteslean Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutunazalean, hauteskundeetarako botoa eta gutunazala sartuko ditu eta horiekin batera errolda agiria. Agiri hauek atzerriko edozein Posta Bulegotik bidaliko posta ziurtatu bidez.
BIGARREN AUKERA
Hautesleek ere gutunazalak eskuz eman ahal dituzte izena emanda dauden kontsulatu edo enbaxadetan 2005eko apirilaren 10a baino lehen, Kanpo Arazoetarako Ministerioan bereziki eratuko den Bulegora bidaliak izan daitezen. Ministerioaren bulegoak dagokion Probintziako Hauteskunde Batzordera bidaliko ditu. Bigarren aukera honetan ere derrigorrezkoa da onartzeko baldintza bera (epe barruko data adieraztearen gainekoa) (martxoaren 23ko 3/1995 Lege Organikoa)
GARRANTZIZKO OHARRA: Hauteskunde Batzorde Zentralaren 1998ko apirilaren 20an emandako instrukzioak, apirilaren 23ko 97.Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, atzera egin ditu batzorde berberak hartutako aurreko akordio eta instrukzioak; horrela ba, era guztietako hauteskundeetan Egoiliar ausenteen erroldan dauden hautesleen botoa baliagarri izateko beharrezko baldintzatzat hartuko da hauteskunde mahaiari zuzendutako gutunazalean Hauteskunde Errolda Bulegoak igorritako esandako hauteskunde errolda bereziaren ziurtagiria sartzea.
