Posta bidezko botoa emateko prozedura
Zure botoa postaz eman nahi baduzu, hona hemen bozkatzeko dituzun aukerak.
Posta bidezko boto arrunta
Botoa emateko modu hau botoa emateko egunean dagokien herrian ez, baina estatuko beste herri batean egongo diren guztiek erabil dezakete.
Adi epeekin
Ostegunean, apirilaren 7an, amaituko da zentsuko inkripzio-ziurtagiria eskatzeko epea.
Botua emateko, postetxera joan behar duzu, eta ziurtagiria eskatu. Zuk zeuk joan beharko duzu postetxera, eta Nortasun Agiria aurkeztu behar da (ez da kopiarik onartzen).
Ondoren, dokumentazio guztia etxera bidaliko dizute, eta papeletak aurkezteko epea apirilaren 13an amaituko da, datorren asteazkenean.
Beste aukerak
- Gaixo eta ezinduek posta bidezko botoa emateko
Gaixoa edo ezintasunen bat izan ezkero, botoa emateko modua LOREG legearen 72 artikuluan zehazten da. Modu hau erabili ahal izango dute hauteskunde egunean gaixo edo ezintasunagatik ezin dutenean egin.
- Egoiliar - ausenteen posta bidezko botoa atzerrian
LOREG legearen 75 artikuluak ezartzen du posta bidezko boto modu hau nola arautzen den eta 1999/605 Errege Dekretuak ematen ditu hauteskunde prozesuen araudi osagarrien berri. - Hauteskunde unean atzerrian daudenak
Hautesle egoiliar ausenteak ez diren eta hauteskunde deialdia egin izan zen unean atzerrian izandako ikasle edo aldikako langileen gaineko oharra. - Ontziratutako langileen posta bidezko botoa
Botoa eman ahal izango du arestian azaldutako eran (oinarrizko eskubidea) Armadako, Merkataritza itsaskietako edo alturako arrantzako ontzietako langileriak; beti ere ontziek Estatuko bandera badute eta hauteskunde deialditik hauteskunde egunera arte itsasoan izanik Estatuko eta aurretik ezagutzera emandako Estatuko portuetan porturatu behar badu.
