Babesak - Ibarretxe 2005

Euskal hauteskundeak 2005

Ibarretxe lehendakariak EAJk eta EAk osatutako hauteskunde-koalizioa du atzean babes nagusi gisa.

EA EAJ-PNV

Josu Jon Imaz eta Begoņa Errazti EBB eta EAren lehendakariek, 2005eko otsailean 27an, Donostiako Kursaal-ean, EAJ-PNV eta Eusko Alkartasuna koalizioaren oinarri politiko eta programatikoei buruzko hitzarmena 2005-2009 legegintzaldirako sinatu zuten.

Ekitaldi honetan, buruzagi biak bat etorri ziren esaterakoan, hautes-koalizio honek "euskal gizartean indar berritutako ilusioari erantzuten diola" eta "euskal hiritarren borondatearen bermea" dela.

Alderdi biek hartu dute hurrengo legealdian erreferenduma deitzeko konpromisoa "hiritarrek erabakitzerik izan dezaten eta, beti ere, indarkeriarik gabe."