Softwarea

Ibarretxe.com software librean dago oinarritua.

Sistema eragilea Linux da, web zerbitzaria Apache, eta web aplikazioen zerbitzaria Zope. Azken honen gainean, Python lengoaian idatzitako kode asko dago, eta zenbait produkturen erabilera integratua, bereziki Squishdot (blogak egiteko sistema) eta Localizer, gune hau elebidun bihurtzen duen tresna.

E-posta bidezko buletinen oinarria Mailman da, posta-zerrenden kudeatzaile librea.

Multimedia

Audio jogailua, mp3 fitxategiak entzuteko, Oboplayer izeneko tresna batean oinarritzen da. Haren sortzaileak, Albert Garcia Obokaman-ek libreki banatu du Creative Commons lizentziapean, eta lizentzia horren zehaztapenekin betetzen dugu hemen atribuzio honekin.

Bideoak ikuskatzekoa Gemma Ferreres-ek egina da. Tintachina blogean libreki banatu zuen berak, harako eta El Hombre que comía diccionarios gunerako lotura eskatuz, baldintza soil gisa. Gustu handiz egiten dugu hemen aipu hori, beraz.