Hizkuntza aukeraketa
Webgune honek ez dauka lehenetsitako hizkuntzarik. Hau da, sarrera-orria ez dago ez erdaraz eta ez euskaraz. Erraza da ulertzen: erabiltzailearen ordenagailuaren hobespenen arabera eskainiko dizu lehenengo orrialdea euskaraz ala erdaraz.
Zure ordenagailua (edo nabigatzailea) gaztelaniaz konfiguratuta baduzu, ibarretxe.com-era sartzen zarenean, gure sistemak lehenengo orria gaztelaniaz ematen dizu, zure nabigatzaileak (Explorer, Mozila, Netscape...), hala "eskatuta".
Nabigatzailea gaztelaniaz konfiguratuta baduzu, beste webgune batzuetan ere gauza bera gertatuko zaizu.
Euskara lehenesteko, hauxe egin behar duzu zure nabigatzailean.
- Explorer bada:
Tresnak > Internet Aukerak > Hizkuntzak
eta hor euskara jarri zerrendako lehenengo lekuan. (Nabigatzailea gaztelaniaz baduzu: Herramientas > Opciones de Internet > Idiomas ) - Mozilla bada:
Edizioa > Hobespenak > Hizkuntza
eta hor euskara jarri zerrendako lehenengo lekuan.
Hala ere, kontuan izan zure nabigatzaileak lehenetsitako hizkuntza edozein izanik ere, zuk gaur www.ibarretxe.com euskaraz ikusten baduzu, hemendik aurrera bertara sartzen zaren bakoitzean sistemak euskaraz erakutsiko dizula webgunea.
