Eskua luzatuz

Loiolako oinarri politikoak sinatzeko eta ETArekin hitz egiteari buruz Kongresuak hartu zuen erabakiari berriro heltzeko eskatu dio Ibarretxek Zapaterori

Juan José Ibarretxe lehendakariak Gobernu Zentralaren presidentea den José Luís Rodríguez Zapaterori eskatu dio sina ditzala 2006ko urrian Loiolan egin ziren elkarrizketetan PSE-EEk "izenpetzeko konpromisoa hartu zuen" bost oinarri politikoak, eta horrezaz gainera esan dio berreskura dezala ETArekin hitz egiteari buruz Kongresuak 2005eko maiatzean hartu zuen erabakia, baldin eta ETAk "argi eta garbi" erakusten badu indarkeria uzteko prest dagoela.  Gehiago irakurri »

Albisteak

Ibarretxek herriaren geroa ziurtatzeko helburu estrategikotzat du hezkuntza sistema

Juan José Ibarretxe lehendakariak herriaren geroa bermatzeko helburu estrategikotzat jo du euskal hezkuntza sistema. Autonomia erkidegoetako eta Estatuko eskola kontseiluen XIII. topaguneak inauguratu ditu lehendakariak gaur Bilbon. Jardunaldiak ostiralean amaituko dira eta «Oinarrizko hezkuntza eskumenak» dute izenburu.

Euskal herritarren erabakitzeko gaitasunaren formulazio demokratikoa 2008an lortzeko konpromisoa hartu du Ibarretxek

Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Juan José Ibarretxek euskal herritarren erabakitzeko gaitasunaren formulazio demokratikoa aurten lortzeko konpromiso irmoa hartu du, 2008a desblokeo politikoaren urtea izan dadin. Gainera, iragarri du «herri gisa jauzi kualitatiboa emateko garaia» iritsi dela, eta ohartarazi du Euskadi «inoiz» ez dela Espainiaren zati «subordinatua» izango.

Albiste gehiago »

Aukeratuak

Elkarrizketak online Elkarrizketak online Lehendakariarekin, zerrendaburuekin, eta EA eta EAJ presidenteekin egindakoak

Saski-naski digitala Saski-naski digitala Interneten argitaratzen diren "perlak" lapikoratzen ditugu saski digital honetan.

Lehendakaria eta Estatutu Berria Lehendakaria eta Estatutu Berria Lehendakaria konprometitua dago Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu duen Estatutu Berriaren defentsan.