« Volver a página del Chat

Chatea con... Juan Mari Atutxa

Viernes, 8 de Abril de 2005. 10:30-11:00

Respuestas (16)

1. Atutxa, normalean bizkaieraz egiten dozu berba. Neu be biztaitarra naiz, eta ondo pentsatzen jat euskalkiak erabiltea. Baina Jaurlaritzako presidenteak ez leuke batuan berba egin behar? Bizkaieraz egite hori, zergatik? Aukera pertsonala? Ala batuan deseroso sentitzen zarala?
iñigo

10:30. Egunon txatkide guztioi, poztasunez eta ohorez sartzen naz galderei erantzutera. Neu bizkaitarra izan ezkero, eta euskeraren aberastasunean sinesten dodanez gero, bai batua, bai bizkaiera, edo beste edozein euskalki hizkuntza horren aberastasuna bultzatzea da. Halan ba, bizkaieraz egiteak, ez deu inoiz be suposatzen, ezelako mespretxurik egiterik batuari, ez beste euskalki bateri.

2. Herrizaingo Sailburu zinala PP, PSE eta UAren hitz on asko jaso zenduzen. Gogoan dakat oraindik Mosquerak Legebiltzarrean manifestaldi baten inguruko azalpenak emoteko agerraldi baten ostean "Felicidades señor Atutxa" esan zeutsuneko bat. Zertan aldatu dira gauzak orain deabrua bazina lez tratatzeko? Eskerrik asko,
Mikel

10:32. Lehen eta orain era berberean pentsatzen dot eta jokatzen dot iindarkeriataz berba egiten dogunean. Eskubideak eskubide, batzuenak eta beste batzuenak. Baina espainatar politikarien ustelkeriak eta komunikabide askon onartu ezinezko jokaerak nire irudia Españara begira aldatuarazo dabe.

3. EGUN ON ARRATIETIK, JUAN MARI, ZELAN IKUSTEN DOZU EZKER ABERTZALEEN MUNDUA?, ZER BOZKATUKO DABE?
jon

10:34. Ezker abertzalearen mundua, neuk esnago neuke kok,oteraino dagoala indarkeriaren noraezagaz. Ikusi egin beharko da, baina neure ustez alderdi Komunisata barri horren alde bozkatuko dabe batzuek, baina beste askok eta askok gure koalizioaren alde, zergatik eze benetako boto utila egin gura badabe, hori da bide bakarra.

4. Kaixo Atutxa Jauna! Nire euskara oso txarra da, baina beno, Ibarretxe Lehendakariak egin duenez, hau da euskaraz hitz egin eta euskara ikasi, ba nik ere euskaraz hitz egingo dizut. Betidanik gauza bat jakin nahi izan dut. Kanpainetan beti jendearekin hitz egiten duzue Euzkadiko kaleetatik, eta batzuk alderdikoak izango dira, baina beste batzuk ez noski. Noizean behin gauza desatzeginak jasan duzue hortik? zer gustatzen zaizue gehiago kaleko aktuetan? Eta posible bada kontaiguzu bitxikeriren bat edo. Eskerrik asko Atutxa jauna, eta aurrera!!! Euskadik behar zaitu!
Euskadiko biztanle bat

10:37. Orain dala lau urte egin gendun kanpaina eta orain egiten gabiltzan kanpainan, kalean zehar asmatzen dogun giroa, ez dira berberak. Orain dala lau urte, espainatar alderdiak oso lumak astinduta egozan, eta kaleetatik gindoazala "erailtzaile" eta beste holako ohiu batzuk sarritan entzun genduzan. Oraingo honetan, naiz eta alderdi berberak eta asmo berberak euki espainatar horreek, giro lasaiagoa ikusten dogu. Bitxikerien artean, asko izango litzatekez aitatzekoak, baina atzo berberean, beti sozialista bozkatutako emakume bat hurbildu jatan, esanez bere pazientziak gainezka egin dauala, eta oraingo honetan koalizioaren alde bozkatuko ebala.

5. Legebiltzarreko presidente, zeu barriro be? Eta hala bada, zer gertatuko da akusatuen bankilloan jezartzera dei egiten dizutenean?
HH

10:39. Barriro be legebiltzarreko presidente hautagai aurkeztu nau gure koalizioak, eta benetan ohoretsu sentituko nintzateke horilortuko baneu. Dana dala, auzitegiko bankiloan jarri beharkodoguna ziurtatuta dago, baina gure kontzientzia lasai eta arrazoia gure alde dagoenez gero, burua tinko dogula azalduko gara epaileen aurrean. Guk egin doguna ez da besterik, herri honen borondatea ordezkatzen dauan erakunde bat defendatzea baino, eta nahiz eta beste mila bidar bankiloan jarri beharreko zorian izan, beti tinkotasun berbera mmantenduko neunke.

6. Zu ez zara ezker abertzalearekin oso paktuzale. Baina Legebiltzarrean badaude hurrengo legislaturan, eta herri honek gehiengo abertzalearekin egin behar badu aurrera, haiekin kontatu beharko da, ezta?
Martin

10:41. Ezker abertzaleak ondo daki jakin gure koalizioagaz eta gure lehendakari dan eta izango danagaz hitzarmenak izenpetzeko zer baldintza bete behar dabezan. Halan ba, ez dago ezelako aterik itxita etorkizunean ezker abertzaleagaz akordio eta hitzarmenera heltzeko.

7. Ezker Batuarekin egin dezue paktua azken urteotan. Hurrengoan, Aralar ere kontuan hartuko dezue?
elgoibartik

10:43. Ezker Batuagaz osatu genduan Jaurlaritzak benetan emaitza onak eskuratu deutsez gure herri honi. Aralarrek Eusko Legebiltzarrerako ordezkaritza lortzen badau, Ajuria Eneako ateak zabalik izango dauz datozen lau urteetarako zelako halako hitzarmenen baten bila ahalegintzeko eta ez dekot ezelango zalantzarik Lehendakariak arreta handiz entzungo dabezala euren planteamentuak.

8. Bizkaitarron botoak balio dau Gasteizko batenak baino hiru bider gitxiago. Hori derrigor hala izan beharra dago?
mungia

10:45. Demokrazian sartu giñanean, eta gure erakunde sarea sortu zanean, holan izatea erabagi zan, eta holan jarraitzen dau. Nik dakidanetik, behintzat, gaurko egunera arte inork ez dau hori aldatzeko planteamenturik mahai gainean ipini.

9. Jubilazioa noiz?
Bilbo zaharretik

10:47. Hain zahar ikusten nouzu? Badakit jakin egutegi asko gainditu jatazala, baina bihotzez dinotsut, neure apaltasunezko eskuan dagoan guztia herri honen alde behar egiteko prest nagoala. Neure ustez, eta oraingoan lehen baino arrazoi gehiagogaz, datorren legealdia amaitzerakoan heldua izango da ordua Gizarte Segurantzaren kutxa horretatik txanpoi batzuk tiratuten hasteko. Dana dala, ia egun horretarako Gizarte Segurantza gure erakundeen eskura etorrita badago.

10. Interneten txateatzen... lehen aldiz bizitzan?
hj@

10:48. Ez da lehen aldiz txateatzen dodana. 2001eko hauteskundeetan be sartu nintzan interneten bitartez holako erantzun batzuk emotera. Etorkizunean benetan beharrezko izango da kanpaina guztietan hautagaiak tresna honeek erabiltzea.

11. Pertsonalki, zer sakrifikatuko zenuke Estatutu Berriarengatik?
Xabi

10:50. Estatuto Barria aurrera eroateko lehenengo zeregina mahai inguru baten jarri eta negoziazio baten buru-belarri sartzea da. Eta jakina, negoziazio baten sartzen garenean, guztiok itxi behar dogu zeozer bidean. Negoziazio hori posiblea izatea gura badogu, ez dago beste biderik: koalizioak indartsu urten behar deu datorren 17ko hauteskundeetatik. Halan ez bada, jai daukagu.

12. Ze iritzi duzu, sistematikoki EAJko kideak txikitero aldeano moduan erakusten dituen "Vaya Semanita" programaz?
Xabi

10:53. Munduan zehar, eta gehienbe espainatarrak, seriogitzat joten gaitue, eta usten dabe gure buruari begira barre egiteko ez garala inoiz gai izan. Euskal Telebistan agertzen dan programa hori ikusita, argi dagoena da seriotasuna eta umorea ez dirala bateraezinak. Nik ez neuke, EAJko kide lez, txikiteruak agertzea ezelako ridikulazio lez hartuko. Neuk behintzat, barre egiten dot.

13. Euzkadi, Euskadi, ala Euskal Herria. Zer nahiago?
Xabi

10:55. Betidanik bizi izan dot Euzkadi. Halan da guzti, badakit jakin, Euskal Herria herri bat dala, zazpi lurraldek osatua. Baina ez deutsat ezelako oztoporik ipinten, bai Euskadi, bai Euzkadi edo Euskal Herria erabilteari. Hiru izen horreen atzean herri bat, hizkuntza bat, kultura bat, nortasuna bat dagozalako.

14. Atutxa jauna. Behin eta berriz aipatu zenuen, azken legealdia izango zala eta retiratu egingo zinala. Baina orain berrero aurkeztuko zara, eta gainera zerrendaburu. Damutu egin zara? Ez duzu uste politikoak legealdi pare baten ostean retiratu egin beharko zirala?
E. unamuno

10:57. Laugarren aldiz burutzen dot Bizkaiko hautagai zerrenda. 1994.ean, 19998.ean, 2001.ean eta oraingoan. Egia da: esan neban orain agortzen dan legealdia hau agortutakoan politika izteko asmotan nengoala, baina neure alderdikideak animatu egin nabe, eta barriro be ahalegin horretan ohoretsu sentiten naz. Denporan mugatzea politikari baten noz itxi behar dauen bere zeregina, ez dot nik onuragarri ikusten gure alderdi eta herriarentzat.

15. aldez aurretik, agur bero bat! galdera zera dozu: zer egingo dau hurrengo gobernuak, hurrengo legebiltzarrak Euskadik Europan duen presentzia indartzeko? mila esker eta... aurrera!
juanan (bruselatik)

11:00. Nik neure aldetik, eta Legebiltzarreko presidente izan nazen sei urte honeetan, gure antzeko parlamentuen Europako presidente mordo handi bategaz ahalegin guztia egin dot gurea lako erakundeak Europan abotsa izan daigun. Etorkizunean ez dago beste biderik. Orain dala bost edo sei urte aldarrikatzen ziran geuzak, eta onartu ezinezkoak iruditzen jakiezenak alderdi zentralistei, gaur oso normaltzat joten dira Europan, eta datorren legealdian, ez daukat ezelako zalantzarik, bai Legebiltzarrak, eta bai Jaurlaritzak, abots eta jarleku nahiko sendoa izango dogula Europako erakunde askotan.

16. Aupa Juan Mari!! Ze kargu gurau dozu, barne sailburuarena edo legebiltzarreko presidentearena?? Zergatik? Eskerrikasko.
Ekaitz

11:02. Biak izan dire niretzat ohorezko, ze bietan herriaren zerbitzuan izan naz. Geur izango balitzateke 1991ko urtarrila, barriro be sasoian Lehendakari izan zan Ardanza jaunari neure baietza emongo neuskio zeregin ha betetzeko, baina beste alde batetik, ze ohore handiagoa herri honen borondatea ordezkatzen dauan erakunde baten presidentea izatea baino?