Chatea con... Juan Jose Ibarretxe
Lunes, 11 de Abril de 2005. 12:30-13:00
Respuestas (26)
2. benetan uste duzu irabaziko dugula hain erraz?
mikelalana@euskalnet.net
12:34. Kontua ez da erraz edo zailtasunez irabaztea, baizik eta demokratikoki pausoak ematea.
3. PCTV-EHAK-ekin elkarrizketatzeko balduntzak jarriko dizkiezu?
elorrio
12:35. Hitz egiteko ezin da aurreko baldintzarik jarri.
4. Ibiltzen zara benetan Interneten, ala kanpainako txata egin behar denean bakarrik?
mikel artuin
12:35. Noizean behin ibiltzen naiz, baina ez naiz "internauta".
5. Desarrollismo eredu honekin, dena dira autobiak eta abiadura handiko trenerako txikizioak. Hori da aurrera egiteko modua?
Joseba
12:37. Nere ikuspegitik, garapen ekonomikotik giza garapenera pasatu behar dugu. Eta galdera da, zertarako hazkunde ekonomikoa, herritar guztiei ongizatea ekartzeko ez bada? Nik defenditzen dut, aurpegidun eta begidun progresoa, baina azpiegiturak ere behar beharrezkoak dira.
6. Noiz ikusiko dugu independentzia? Edo vbehintzat uste duzu zuk ikusiko duzula?
abertzale bat
12:38. Nahi duguna izango gara. Herri hau izango da denok nahi duguna eta guztion artean erabakitzen duguna. Hori, euskal gizartearen nahia errespetatzea, independentzia edo autonomia edo beste edozein marko edukitzea baino askoz garrantzitsuagoa da.
7. Espainian kritikatu dute aita santua hil zenean zuk egin zenuen hitzaldia, bere biografian gogoratu zenuela Ali Agcari barkatu ziola. pasatu egin zinen hitzaldi horretan?
Z.I.L.
12:39. Bizitza honetan garrantzitsua da zure ideiak edukitzea eta defenditzea, eta besteen ideien aldi berean errespetatzea. Kritika horiek errespetatzen ditut. Baina pentsatzen dudana pentsatzen dut, eta esan egiten dut.
8. Zer gertatzen zaio Euskaltel Euskadiri? (ziklismo galdera bat da)
Julen
12:40. Esango nuke, konfidantza eduki behar dugula. Ezinezkoa da egun batean oso onak izatea, eta bestean oso txarra. Espero dut aurten ere ondo ibiltzea, eta egitea aurrera.
9. Iaz korrika eta presaka hilabeteren buruan Kirol Federakuntzen inguruko Dekretua atera nahi izan zenuten eta sekulako iskanbila sortu zen xakea zela eta ez zela. Zertan dago gai hori?
Mikel
12:41. Konponduta dago, hitz egin genuen eta konpondu genuen. Dekretua konpondu genuen.
10. Askotan pentsatu izan dut politikariak behingoz mahai baten inguruan jarri eta zerbait konpontzen hasteko bide bakarra, Basetxea moduko batera eraman eta handik ez ateratzearekin mehatxatzea dela, behingoz hitz egin eta hau konpontzen has daitezen. Zer iruditzen zaizu?
Iker
12:42. Ideia polita izango litzateke. Orijinalak izan behar dugu. Orain artekoak eginda, ez badugu lortu, beste zeozer...
11. Definitu mesedez, hitz batzuekin, Maria San Gil eta Patxi Lopez. Eskerrik asko.
Xabi
12:43. Errespetatzen ditudan hautagaiak, beste guztiak bezalaxe.
12. Ze iritzi duzu "Las noticias del guiñol", "Vaya Semanita", eta politikarien inguruan barre egiten duten beste telebista programen inguruan?
Xabi
12:44. Herri bat izateko, umore propioa ere izan behar dugu, eta gure buruaz barre egin behar dugu.
13. Lizentziatu bezain azkar inportazio-exportazio itsas-garraio entrepresa batetan lan egin zenuen (Intramar, oker ez baldin banago). Zer nahiago duzu, entrepresa pribatua ala gobernu lana? Zer deritzotzu gazte unibertsitari askoren ametsa funtzionaria izan izatea?
Xabi
12:46. Lehen galderari: lana lana da, enpresa pribatuan edo gobernuan. Eta bigarrenari: nik uste dut orain unibertsitarioen helburua ez dela funtzionario izatea, baizik eta bere lanean gizartearen onespena lortzea. Hori da gazteentzat gauza garrantzitsuena, eta hori ona da, eta agertu egiten da inkestetan.
14. Batzutan ez zara gogaitzen eta ez zenuke dena pikutara bidaliko?. Lan-ekipo hona duzu. Ekipo honi, noizik behinean, eskerrak emateaz gogoratzen al zara?
lll
12:47. Ekipo barik ez gara ezer. Egunero saiatzen naiz eskerrak ematen. Pikutara bidali dena? ez, lanaren arriskua onartu nuen, eta helburua lortu arte jarraituko dut gauzak egiten.
15. Emazteari muxu handi bat euskaldunon guztien partez. Berak ere, batzuetan, momentu txarrak pasatu beharko ditu eta.
ddd
12:47. Zure partetik emango diot.
16. Arratsaldeon Ibarretxe Jauna:
aldez aurretik zorionak eman nahi dizkizut zure euskara egunetik egunera hobetzen ari zarelako.Eta horrek asko esaten du zure euskararekiko konpromezuari begira.Beste alde batetik,zure hezkuntzako sailburuak portaera ezinhobea erakutsi du euskararen defentsan.Eta nigatik balitz,2.PL eskatzeaz gain,PLCV eskatuko nuke.(PERFIL LITERARIO CULTURAL VASCO).Izan ere,nazkagarria da pertsona bati galdetzea nor den FRANCISCO DE QUEVEDO,eta pertsona horrek jakitea.Baina galdetzen baduzu nor izan zen BERNART ETXEPARE,%70ak ez dakiela nor izan zen erantzungo dizu.Ibarretxe jauna,euskara aurrera atera behar dugu,baina horrekin batera baita gure nortasunaren oinarria.Ikastetxeetako ikasleek jakingo dute nor zen Etxepare.Baina 35 urteko pertsona batek jakingo al du?.Animo eta ekin euskarari ondo ari zara eta.Euskal filologo eta nazionalista sutsu bat.Agur bero bat.Aio!.
Igor Mejias Berasaluze
12:49. Eskerrik asko hitz atseginengatik. Lanean ari gara euskal kurrikulumarekin...
17. Esaten dutenean denentzako gobernatuko dutela, zuk ez duzu egin horrela hala? Exkluyentea zarela esaten dizutenean, beraiek nola egingo dute exkluyenteak ez izateko?
azkoitia
12:50. Batzuentzat españolista naiz, eta beste batzuentzat independentista, baina nire asmoa eta helburua da, denentzako agitasmo bat zabaltzea.
18. Egunon Lehendakari. Nola liteke gu euskadunak izanik, Eusko Jaurlaritzako Kontsailariak euskera ez jakitea?. Madrilgo ministrorik ba al da, erdera ez dakienik? Orduan zergatik gu desberdinak? agur. jon
Jon
12:51. Gure herria den bezalakoa da, eta Jaurlaritza da herriaren isla. Helburu politikoa hor, elebitasuna baino gehiago, eleaniztasuna.
19. aupa, bergarako neska bat naiz eta 15 urte dauzkat, ezin dot ondio botua hemon baina bergaran eta euskal herrixan beti pnviak irabazten dabenez zan galdetzeko a ber ze plan dauzkazuen euskal herrixan inguruan. gustauko jaten galdera honei erantzutia eta besteik barik ba ondo segi! Ane.
Ane
12:53. Egunez egun, eguneroko lana da planik emankorrena. Eta ezinbesteko tresna.
20. Arratsaldeon ! Duela urte batzuk, lehendakari bezela aurkezteko, euskara oso azkar ikasi zenuen. Zergatik azkeneko urte hauetan ez duzu aurrerapenik egin ? Hala iruditzen zait niri. Ez dizut erreztazunik ikusten, behintzat.
x.burgana@euskalnet.net
12:56. Ezin izan nuen 40 urte baino lehenago, euskara ikasi edo hitz egin. Laudion jaio nintzen eta nire familian eta ingurukoekin erdaraz egiten nuen. Eskolan ere berdin. Hortik aurrera, nire esperientzia izugarria izan da, politikan ez ezik, alabekin ere bai. Komunikabideetan baino gehiago, nire etxeko bizitzan egitea da gauzarik politinetakoa. Esperientzia eder bat da. Eta pixkanaka-pixkanaka noa. Pentsatzen nuen orain dela 5 urte, ezinezkoa zela hizkuntza bat horrela ikastea, baina ikusi dut ikasi daitekeela. Klabea? maite dudala euskara.
21. Azkenaldian batzokien haurkako erasoak ikusten ari gera.Badirudi egundoko kalteak eragiten dituztela(pintura soilik erabilita)zuen kanpainarako oso ongi etorri zaizuela iriditzen zait badirudi sufrimendu asko eragiten dizuetela.Etak sortutako sufrimenduaz ere asko itzegiten duzue.
Bada beste sektore bat sufrimendu itzela pairatzen duenik.badakizu norengatik ari naizen?oraindik ez bait dizut entzun horretaz hitzik ere.
eskerrik asko.
Neu
12:58. Giza eskubide guztiak guztientzat izan behar dira. Ez dira izan behar telefono mugikorrak bezala, koberturarik gabeko zonekin. Salatu behar ditugu torturak, presoen giza eskubideen urraketak, eta baita ETAk egindako atentatuak ere. Zoritxarrez koberturarik gabeko zona asko dago, giza eskubideei dagokienez.
22. zer eskaintzen dio Ezker Batuak hirukoari?
asier
12:59. Denok aportatzen dugu, gurerik onena.
23. Zenbat denbora eskaintzen diozu euskara ikasteari? Ze metodologia jarraitzen duzu? Eskerrik asko eta aurrera!
Antonio
13:01. Bi ordu egunero, ikasteko. Gero, egunean zehar erabiltzen dut jadanik normaltasun osoz, euskara edo gaztelania. Egunero lanean erabiltzea euskara da mintza-praktika egokiena.
24. Datorren astelehenean, emaitzak edozein izanik ere, Aralarrekin kontatuko duzu gobernua osatzeko?
iban
13:02. Datorren astelehenean, edozein emaitza izanda ere, guztiokin kontatu behar dugu eta irteerak eta konponbideak bilatzeko, bai Gobernuan, eta baita gizartean ere.
25. Bai, xakearen inguruko arazoa konpondu zen, baina Dekretua ez duzue egin oraindik. Noizko Dekretu hori?
Mikel
13:02. Prestatuta dago, eta edozein momentutan aterako dugu etorkizunean.
26. Zer iritzi duzu astebukaera honetan atera diren inkestei buruz?
Bittor
13:02. Inkestak dira inkestak. Benetakoa, datorren igandean.


1. Zein da eraiki nahi duzun herria, Euskal Autonomi Erkidegoa ala Euskal Herria?
ajangiz
12:33. Barkatu, pertsona helduen talde batekin egon naiz, eta luzatu egin gara. Oraintxe honekin hasiko gara. Herria Euskal Herria da, gure herria eta eraiki nahi dugun herria. Erkidegoa, eta mommentu honetan hemen lan egin behar dugu, beste euskal lurraldeak ahaztu barik.