« Volver a página del Chat

Chatea con... Josu Jon Imaz

Lunes, 4 de Abril de 2005. 10:00-10:30

Respuestas (15)

1. Duela urtebete, Egibarrekin lehia gogorra izan ondoren iritsi zinen EBBko presidentziara. Alderdiak oso prozesu gogorra bizi izan zuen orduan. Orduko zauriak (nolabait esatearren) itxi al dira? Zein da urtebete honetako balantzea? Animo, Josu Jon!
Maider

09:57. Egunon guztioi. Lehen galderara noa. Zauriak itxiak daude. Transizio prozesuak ez dira errazak izaten erakundeetan. Hala ere modu demokratiko batetan konpondu genuen. Orain denak baturik gaude. Aurrera egin dezagun.

2. Blogean batzuk Nostradamusena egiten ari dira A19ko emaitzak asmatu nahian. Busti zu ere. Zein da zure kiniela?
Josu

10:00. Ez zait kinielarik egitea gustatzen. Kiniela bakarra herritarrek egiten dutena hauteskunde egunean. Hemendik 17ra lana egin behar dugu ahalik eta emaitza onena lortzeko. Garaipena negoziazioa bultzatzeko gure eskutan eta hiritarren eskutan dago. Ez dago kinielarik horren gainetik dagoenik.

3. Koalizioak ez badu lortzen gehiengoa (nik uste dut lortuko duela), zeintzuk izango dira datorren legealdirako aliatuak? Ezker Batua? Aralar? PSEek izango luke lekurik gobernuan?
Nerea

10:02. Gure helburua, herriaren borondatea errespetatuko duen autogobernua lortzea da. Herriaren nahia errespetatzea azken finean. Honetarako EAJ, EA eta EB bidelagunak izan gara azken urteetan, eta hau da etorkizunerako ere gure apostu estrategikoa. Hala ere irekiak gaude, euskal gizartearen borondatea errespetatuko duen autogobernu proiektua negoziatzeko beste alderdi politikoekin. Baino gobernurako, apostu estrategikoa, hirukoa da.

4. Joan Paulo II.a agintera iritsi zenean, alderdi konfesionala zineten. Orain, zer?
paulus

10:04. EAJ ez da konfesionala. Gure alderdiaren barruan, kristauak, katolikoak, eta kristau ez direnak elkarrekin bizi gara. Hala ere, Juan Pablo IIak, bere erligio dimentsioaz gain, lidergo espiritual bat izan du egungo gizartean: gerraren kontra, bakearen alde, pobreziaren kontra elkartasuna aldarrikatuz eta totalitarismoaren aurka arituz. Honexegatik atzo omendu genuen.

5. Emakumezkoen kuotak legez sartu dira hautagaitzetan. Euskaldunenak noiz?
aitor

10:06. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde aurrera pausoa eman dugu. Euskalduntzearen alde aurreraq pauso nabarmenak eman ditugu azken hogei urteetan zehar. Ni neuk hemezortzi urte nituenean, ez zegoen telebistarik euskeraz, eta irrati proiektuak ere amets hutsak ziren. Aurrera goaz norabide onetik. Gaur egun EAJ-EA koalizoaren hautagaiak euskaldunak dira %65 batetan. Aurrera egin behar dugu gai honetan, baino emandako aurrerapausoak nabarmenak dira.

6. Uste duzu PCTV-EHAK iritsiko dela "osorik" apirilaren 17an hauteskundeak direnerako?
abertzale bat

10:08. Hori nahiko nuke. Nire demokraziaren konzeptuan indar politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko eskubidea izan beharko lukete, hau bait da demokraziaren funtsezko oinarria.

7. Irakurri duzu Berriari ETAk eman dion elkarrizketa? Zer ondorio ateratzen duzu?
Berria

10:09. Bai. Irakurri nuen. ETAk erabaki bakarra hartu beharko luke: indarkeria utzi, eta behin-betiko su eten bat iragarri. Hau da jarrera demokratiko bakarra. XXIgarren mendean ez dago proiektu politiko bat armaren bidez inposatzerik.

8. Zein geratuko da bien artean aurretik, Patxi Lopez ala San Gil?
rober

10:11. Hori hiritarrek erabakiko dute. Nik gauza bakarra dakit.Bien artean gehiengoa lortzeko aukera izango balukete, dudarik gabe egingo luketela. Hori euskal autogobernuarentzat arriskutsua izango litzateke, bi alderdi hauen jarrera ezagutuz. Honexegatik, bi aste hauetan mugitu beharra dugu.

9. Gehiengo absolutoa lortzen badu zuen koalizioak, Ezker Batua sartuko da Hirukoan? ala kanpoan utziko duzue Madrazo?
B.A.

10:12. EAJk, EAk eta EBk egin dugun apostua estrategikoa da. Gainera, hirukoaren esperientzia positiboa izan da lau urte hauetan zehar. Ni neu hau errepikatzekoaren aldekoa naiz, nahiz eta EAJ eta EAk matematikoki beharrik ez izan. Hirukoak balio kualitatiboa du.

10. Gehiego aboslutua badekozue, Ezker Batuagaz kontatuko dozue? Lan asko ein dau azken lau urteotan. Merezi daubie.
JJ

10:13. Aurrekoan erantzun dut. Hirukoaren aldekoak gara edozein kasutan.

11. Niri enbidiya ematen didate katalanek? Zer hartuko zenuke Katalnñatik? Eta zer degu guk beraiei esportatzeko?
jaime

10:15. Nik katalunya asko maite dut. Herria, kultura, hizkuntza. SArritan joaten nahiz bertara. Hala ere, nire ustez, katalunyako politikaren garapenaren aukerak murriztu egin dira gobernu hirukoa osatu zen ezkero. Gaur egun, PSC, PSOEk markatzen dizkion mugen barruan ari da, eta hau tamalgarria izan daiteke Katalunyako autogobernuarentzat.

12. Gazteek bi arazo larri ditugu: etxebizitza, eta umeak eukitzeko laguntza falta. Iruditzen zat PNV ez duela egin asko horretan.
Ainara L.

10:18. Egia da arazo hoiek larriak direla, eta asko dagoela oraindik egiteko. Hala ere, etxebizitza politikari esker, Babes ofizialeko Etxebizitza nabarmen bultzatu da azken urte hauetan. Gure lur zoru proiektuaren helburua, hortik jarraitzea zen. Tamalez, PPk, Batasunak eta PSOEk atzera bota zuten. Bestalde, familia sustatzeko laguntzak, seme bakoizteko diru bat oradainduz, 2001garren urtetik aurrera martzan jarri ziren. Gure konpromezua bide hori areagotzea da.

13. Nola heldu da kimikari politikara? Niretzat ere tokitxo bat ? (je, je., je...)
piter

10:20. Ja, ja. Ni kimikari ikasketak 85an amaitu nituen, baino politikagintzan 78a ezkera ari naiz. Hala ere, nire lana, teknologia eta ikerkuntzari lotua egon da urte askotan zehar. Politka konpromezu bat da. Egun batetan, funtzio politikoa uzten dudanean, ikerkuntzara eta teknologiara itzuliko naiz. Hori da nire ogibidea.

14. Zure ustez, zergatik utzi diote EHAK-i hauteskundeetara aurkezten? Azken batean, aurrekoak ilegalizatzeko arrazoiak bazeuden (nire ustez ez, jakina), beste hau ilegalizatzeko ere bai.
nik neuk

10:22. Nire ustez biak legalizatu beharra zegoen. NIk guztientzat aukera berberak nahi ditut hauteskundeetan. Nire arerio politikoei aurre egin nahi diet hitza eta argudioak erabiliz. Honetarako legalak nahi ditut. Hori da demokrazia. Zergatik bata bai eta bestea ez? Ezin dut ulertu. Nire ustez PSOEren arrazoi taktikoak egon daitezke horren atzetik. Hala ere, ni neuk PCTV baimentzea naiko nuke.

15. Aita Santuaren heriotzak eraginik izango ote du hauteskundeetan? (jendeak desmobilizatuz, edo telebistan eraginez, adibidez)
Eider

10:24. Ez dut usten. Nire ustez gure gizarteak heldutasun naikoa du hauteskunde prozesu bat eta halako berri mediatikoa bereizteko