Chatea con... Idoia Zenarruzabeitia
Viernes, 15 de Abril de 2005. 13:00-13:30
Respuestas (21)
2. Kaixo Idoia. Lehendakari izatea proposatuko bazintuzte onartuko ahal zenuke? Gu guztiok konforme egongo ginateke.
maria
13:02. Ba eskertzen deutsuet bihotzez, baina nik neuk pentsatzen dot Juan Jose Ibarretxe gaur egungo Lehendakaria onena dala, eta hemetik aurrera be, eukiko dogun Lehendakarigai onena izango dala.
3. Zu beti dotore aupa Idoia! non erosten dituzu erropak?
Ines
13:03. Zeure moduan, usten dot. Betiko dendetan, baina normalean beherapenen garaian, ze aldatu egin behar dot asko. Gizonak ez daukie arazo hau.
4. Ikusi ditut batzuetan españolen medioetan burla zakarrak zure abizen euskaldun eta luzeagatikl. Ikusiko zenituen zuk ere, zer iritzi duzu horiei buruz?
Kaixo
13:05. Benetan, ni oso harro nago nere izen-abizenekaz, ze azken batean, bakoitza geure izenagazidentifikatzen gara. Eta harro sentitzen nazenez, errespeto asko dekot beste pertsonen izen-abizenegatik. Orain, benetan: holako burlak egiten dabenak ez daurie merezi errespetorik. Kalte egin nahi dauenian, eta eztabaida bat egiteko pisuzko argumenturik ez daukienean, holakoekin hasten dira. Jendea errespetatu behar da, baina holako argumentuak ez.
5. Nola tratatuko duzu komunistekin? ez dirudi zu oso komunismo zalea zarenik eta Parlamentuan zutik egongo direla ematen du.
betigorri
13:06. Bakotxak bere ideiak eta bere proiektuak errespeto osoz bultzatzen dauz, baina nik neuk, errespeto bardinagaz ikusten dot eta tratatzen dot besteen proiektuak, borondate onagaz egiten dirazenean, gure herriak aurrera egiteko. Ni holakoxea naz, eta holan mugiduten naz mundutik.
6. Gehiengo osoa zen zuen helburua. Baina EHAK-ekin jai duzue. Ala!
Iñaki
iÑAKI
13:09. Hala edo hola, gure helburua beti izan da (eta holan kanporatu dogu) gehiengo nahiko bat eukitea proiektu bat bultzatzeko. Proiektu hau da euskal gizartea kapaz izatea gure etorkizuna erabagitzeko danon artean. Eta ez gu bakarrik. Proiektu hau zabaldu gura deutsegu beste formazino politikoei. Kasu honetan EHAKkoak ados badagoz helburu honegaz, ni prest nago gure gehiengoa eurekaz indartzeko.
7. Noiz ikusiko dugu Usansolo herri propio bezala, Galdakaotik aparte?
Usansolo
13:12. Nik usten dot Usansolo herripropio bat dala. Igarriten da gure artean galdakaogandik izakera desbardina daukagula, eta danok defenditzen dogu herri propio bat garala. Orain, juridikoki, beste gauzabat da, eta horretarako, jarraitu egin beharko doguz gure lanak, gure herria prestatzeko, barriztuteko, eta holan konbenziduteko Galdakaoko udala eta Bizkaiko aldundia, herri izakera berezi horrek izakera juridiko propioa bere merezi dauela.
8. Egia ete da euskaldunen etxeetan kontuak eroareko hobeak garena andrazkoak?
Leire N.
13:14. Hori gure kulturan dago; beti izan da holan. Hori da nik etxean ikusi dotena. Etxeko kontuak beti izan dira andrazkuen kontua, geure amarena. Nahiz eta hori etxeko kultura izan, egin behar doguna da kalera atara, mundura atara. Andrazkoak kontuak gobernatzeko kapazitate hori alderdi publikora bere eroan.
9. Aupa Idoia!
Madrilera joaten zarienean kupoataz eztabaidatzera, zelan moldatzen zara hainbeste gizonezkoen artian diruetaz berbetan egiteko orduan? Abantaila edo eragozpena da andrazkoa izatea?
Lur
13:15. Madrilen eragozpena da euskalduna eta andrazkoa izatea; gauza biak.
10. Prest egongo zinateke Juan Jose Ibarretxeren zikloa amaitzerakoan lehendakarigaia izateko? Oso ondo prestatuta ikusten zaitut eta zinez uste dut lehendakari oso ona izango zinatekeela.
Xabi
13:16. Xabi, eskertzen deutsut benetan ni holan ikustea, baina nire iritziz, Juan Jose Ibarretxeren zikloa luzerako ikusten dot oindino. Bera da gure hautagai onena, eta neretzako gure Lehendakari onena. Eta urte askotarako!
11. Galdera zail bat: Aurtengo hauteskundeetako emaitzak inoiz baina parekatuago egongo dira. Patxi Lopez-ek benetako aukerak ditu lehendakari bilakatzeko. Ze ondorio jasango lituzke EAJ-k eta gaur egun Eusko Jaurlaritza gidatzen duzuenok hau gertatuko balitz? Estatutu Berria aparkatuko litzateke? Dimisioak egongo lirateke? Estrategia aldaketa bat izango litzateke? Badakit galdera zaila dela eta agian ez duela erantzun publikorik...
Xabi
13:17. Nik ez dot ikusten holako eszenatoki bat. Nik ikusten dotena da, EAJ-EA koalizioak irabaziko dogula, eta irabaziko dogu, martxan daukagun proposamen batekin jarraitzeko. Gure herriari irtenbideak eta soluzioak emoteko. Eta azken finean, euskal gizarteak bere etorkizuna erabagitzeko.
12. Zein da ikusi duzun azken filmea? Zein da irakurri duzun azken liburua? Eta zein da zure musika mota gogokoena? Eskerrik asko.
Xabi
13:19. Garai honetan ez noa zinera, baina bai irakurtzen dot astia daukadanean. Jerry Adamsen liburua irakortzen nago. Eta musika? Desbardina entzuten dot, segun eta zer animo daukaten. Baina asko gustatzen jata dantzatzeko musika.
13. Mitinetan hizlari ibiltzeko itxura handirik ez daukazu....
Kronop
13:20. Ba ez dakit itxura dekoten ala ez, baina ibili izan naz Batzokietan hitzaldiak emoten, eta nere hitzaldiak ia-ia mitinak izaten dira. Ez nozu ikusi, eta ez nozu entzun, igarriten da.
14. Usten duzu Aralar sartuko dela Parlamentuan?
Andoni
13:21. Ba ez dakit, baina ondo egongo liteke. Hori da nere nahia.
15. Aupa Idoia!. Zer usten dozu? emakume batek, zurea moduko holango postu batera heltzeko, gizonezko batek baino lan gehiago egin behar dauala?
aupa Idoia
13:23. Orokorrean, pentsatzen dot, oraingoz holan dala. Nire kasua oso berezia da, ze ni nago nagon lekuan, Lehendakariak egindako aukera batengatik. Lehendakariaren apostua izan zan emakume bat ipinitea gizonezko sektore batean, ekonomia eta finantza sektorean, eta berari esker euki dot eta dekot bere laguntza aurrera jarraitzeko momentu larrienetan. Baina Lehendakaria oso berezia da, bera be. Berak sinistu egiten dau bardintasunean, eta ez bakarrik sinistu: praktikan ipinten dau. Ni naz ejenplo bat. Ea hamendik aurrera beste batzuk bere bardin portazen badira.
16. Zein da Intrenetekin daukazun esperientzia? Txateatzen lehengaop aldiz? Holako txatak zerbaiterako balio dutela uste dozu?
J.M. Arenales
13:25. Nere lanean asko erabiltzen dot Internet, eta uste dot abantaila bat dala. Neuk be erabiltzen dot, egunero. Oin, txateatu? Geur lehenengo aldiz.
17. Idoia. Logikak zera dio: Euskal Herri libre batek, orain baino arazo ekonomiko gehiago izango dituela. Horren kontra egiteko daturik?
bilbotar bat
13:27. Logikak diona da, guk geuk gestionatzen doguzan gauzak (danon artean: erakundeak, enpresak, beharginak...) askoz hobeto joaten dirala. Gero eta libreago ekonomia aldetik, emaitzak askoz hobeak izango dira. Datuak asko. Txatean ipinteko ez dekot astirik, baina ikusizuz Eustat, INE, edo Euroestat-eko estatistikak. Hor dekozu dana.
18. Kaixo, zenbat legebiltzarkide lortuko ditu EAJ-EA koalizioak? gehiengoa aterako dela uste duzu? Eskerrik asko.
Joxe
13:28. Hori domekan jakingo dogu. Baina nik apostu bat eginda dekot, eta orain dala 4 urte baino gehiago izango dira.
19. Uste dezu pp eta psoe zuek gobernutik kentzeko batuko direla? Honen inguruan Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazteriak, ezkontza bat iragarri du bien artean. Ados zaude kanapina horretan aurreikusten denarekin ? Mila esker eta GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!
txikome
13:30. Bai. Batu direz, koalizioa kentzeko Arabako foru Aldunditik, eta bai Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat udaletxetik. Dinamika hau lau urtetan erabili daurie. Zergatik ez momentu honetan? Hauxe da euren estrategia, eta hauxe erabiliko daurie ahal badaurie. Gure lana da hori holan ez izatea. Gora Euskadi Askatuta!
20. Zer iritzi duzu Zapaterok esandako azkenengoaren inguruan, 2/3ak edukita, Madrilen onartuko dutela edozein erreforma.
Bixen
13:32. Zapatero "demokrata de nuevo cuño" da. Gernikako Estatutoak dino Estatutoaren errefornma egiteko gehiengo absolutoa behar dala (38 legebiltzarkide). Eta Zapaterok bere talanteagaz aldatzen dauz demokrazioa eta legearen arauak, ze emoten dau bera hitza legea dala. Hori ez da demokrata izatea. Erespetau behar dauz, lehenengo, Gernikako Estatutoa eta bere arauak, Estatutoa barriztuteko. Hau da guk egin doguna.
21. Idoia, Prest Egongo Zinake, Kualizio Abertzale Bat Egitek0o? EAJ-EA-ARALAR-EHAK-(EB)
ENDIKA
13:34. Ados paretan bagara proiektu sakonetan, indarkeria barik, gure herria indatzeko eta funtsezko proiektuak bultzatzeko, eta berbea gure herriari emoteko etorkizuna erabagi dagian, ni prest nago euregaz elkartuteko.


1. Epa guapa, zelan?. Noizko Usandoloko desanexioa?
ggg
13:01. Egun on danori. Hasi egingo naz zeuon galderak erantzuten. Eta hasteko modurik onena, hauxe. Ezagutzen banozu, badakizu nere helburua horixe dala. Bitartean, egin behar doguna da, gure herria barriztu, landu, zerbitzu onak ipini, eta gero Galdakaoko udala eta Bizkaiko Aldundia konbenzitu kapaz garala gure herria ondo gobernatzeko.