Blog de campaña
2005-04-12
Nola ikusten dut kanpaina?
Kanpainaren erdia baino gehiago pasatu da honezkero, eta orain arteko balorazioa egiteko eskatu didate. Ea, bada, nire iritzia.
Askok galdegiten didate ea Mayor Oreja eta Redondo Terrerosengatik nostalgiarik sentitzen dudan. Nik beti erantzuten diet ezetz; kanpaina arrazionalagoa da oraingoa, eta, gainera, mahai gainean dagoen proiektu bakarra geurea da. Guretzat, zentzu horretan, errazagoa da gizarteari geure mezua helaraztea, izan ere, duela lau urte konpromiso bat hartu baikenuen, eta konpromiso hori bete egin dugu.
Horrek lana asko errazten digu, euskaldunaren izaeran hitza betetzea oso garrantzitsua delako, eta gure sinesgarritasuna gizartearen begitan indartu egin dela ikusten dugulako.
Gainontzeko guztiek eraso egiten digute. Ni independentista sutsua naiz batzuentzat, eta traidore hutsa besteentzat, eta jarrera hauek haien urduritasuna islatzen dute. Baina gu lasaitasun osoz ari gara kanpainan, konpromisoa bete egin dugulako.
Adibidez, telebistan izan genuen debatean argi gelditu zen PP eta PSOE, herri honetan, atzeraka joatea direla eta EAJ-EA Koalizioa aurrerantz begiratzea, oinarririk gabeko kritika eta datu faltsuetatik haruntzago.
Gure Koalizioak konfiantza osoa du euskal gizartearengan, bere enpresariengan, bere langileengan, azken batean, euskaldun guztiengan. Debateak horixe adierazi zuen: PP eta PSOE atzeraka joatea direla, eta EAJ-EA, aurrerantz joatea.
Hori guztia orain artekoa. Hemendik aurrera? Zuek nahi duzuena. Azken batean, herri honek herritarrok nahi duguna egiteko eta izateko eskubidea duelako. Guztion artean erabakiko dugu.
Autor: Juan Jose Ibarretxe ¦ 09:08Comentarios
Re: Nola ikusten dut kanpaina?
Nire ustez Mayor Orejaren jarrera ez zan inola ere normala Europar politikan. Derrigorrez agintzeko nahia, abertzaletasunaren demonizazioa eta oposizioan zegoen PSOEri eragin zioten humilazioa beraien programa alde batera lagatzen ez dira gauza arruntak. PP ren barruan izaera autoritarioa da nagusi. Entzun besterik ez daukagu Acebesen adierazpenak egun hauetan EHAKaren parte hartzeari buruz. PPk politika fortzatzea nahi dau ahal daben guztian eta hori kaltegarria da gizartearentzat. Nik uste dot egunen baten jendea azpertuko dala holako gauzetaz, ze egonezina baino besterik ez dute sortzen. Beste alde batetik Batasunak erru haundi bat duela honeta uste dot. PPk horren beste bozka atera izan baditu azken hauteskudetan euren ganoragabeko ekintzengatik da. Zer lortu dabe ezker abertzalearen alde radikalenak? espainiar eskuina indartzea.
Kanpaina hau arrazionalagoa dala dinozu, beharbada bai, baina ezin daitezke ahaztu Maria San Gilek eta Lopezek adierazo izan dabezan gauzak kanpaina honetan, Estatutu Politikoaren onarpena ETAk babestuta zegoela etabar. Hori ez da politika egitea, hori gizartea probokatzea da. Gizartea intoxikatzen ari dira. Eta politika ez da gizartea intoxikatzeko, ahal den neurrian sendabideak aurkitzeko baino.
EAJ-EAren kanpaina proiektuan oinarritu da, heldutasunez eta orekaz ari den hautagai batekin, eta hori eskertzekoa da. Nire ustez jendeak ikusten daben gauza bat da. Konfidantza izan dezagun.
Autor: Felix Gerenabarrena 2005-04-12 | 13:41aupa Lehendakari
Aupa Lehendakari. Ez arduratu. Kanpaina ondo doa, eta igandean berriro ere irabazi egingo dugu!
Egia da kanpaina lasai (lasaiegi?) doala, baina euskaldunon konpromezua handia da, eta igandean erakutsiko dugu.
PPk Araban enpadronatu dituen guztiek ez dute garaipena eragotziko!!
Autor: Jokin 2005-04-13 | 11:38Re: Nola ikusten dut kanpaina?
Aurrera Ibarretxe, eta aurrera EA eta EAJ!
Gaur bozkatzera joan naiz (postaz) eta zuenganako nere konfidantza berritu dut.
Elkarrekin herri haundi bat egingo dugu!
Autor: xabi 2005-04-13 | 16:56Re: Nola ikusten dut kanpaina?
Nik ondo ikusten dot, baina uste dot erasora jo behar dogula. Hau da, ezin lasai egon. Ruper Ordorikak kantantzen eta esaten duen moduan "GELDIRIK EZ EGON". Ibili. Han hemen, lanean, propaganda egiten, etxez-etxez botoak banatzen, edo txikiteoan gabiltzala, be ekin, botoak geureganatzen. Mitinetan, Bizkai, Gipuzkoaetan zehar, Araban barne. Edonon. Gaur Laudiora, bihar Irunen aretoa bete.Han izan ez arren. Ostiralean Casilla barriro txiki egin. Orain lau urte egin antzera. Eta domekan, jakina emon botoa. Dabilen harriak...
Euskal Herritik, Barrena.
Autor: Barrena 2005-04-13 | 17:11Responder
Para poder hacer comentarios o enviar artículos al blog, debes estar registrado y conectarte. Si ya estás registrado, conéctate mediante la opción del menú a la derecha. Si no estás registrado aún, puedes inscribirte fácilmente:

Re: Nola ikusten dut kanpaina?
Nik ez dakit, ba, zer esan... Mayor Oreja eta Redondok disimulu izpirik gabe plazaratzen zituzten euren asmoak. Orain San Gilek bakarrik mantentzen du koherentzia eta argitasuna. Patxi Lopez ez dakigu badoan ala badatorren.
Espainiar komunikabideen presioa ere izugarri gutxitu da... Baina bai 2001ekoa eta baita 2005ekoa ere Estatu estrategia baten ondorio dira. Estatu estrategia, Legebiltzarrean gehiengo ez-abertzalea lortzea da.
2001ean lapikoari sua gogotik ematea zen bidea, eta oraingo honetan izotza botatzen zaio. Egia da horrek orain arte egindakoa hobeto saltzeko aukera eskaintzen digula, Lehendakari, baina egia da gizarteak Estatu estrategia ez duela agian horren garbi ikusten.
Joseba Egibarrek aurreko batean esaten zuen bezala, Zapatero, txanogorritxoren ipuinean bezalaxe, amonaren ohean dago amonaren kamisoiarekin. Mayor Orejak belarri handiak zituen, eta Zapaterok ahoa eta irribarrea handiak, baina otsoa beti otso…
Azken egunotan hori ere helarazi behar diogu herriari.
Autor: Markel Olano 2005-04-12 | 12:56