Noticias - Ibarretxe.com

« Volver a la noticias

2008-06-25  ¦ Lehendakaria

Ibarretxek "historikotzat" jo du 27ko osoko bilkura eta erabakitzeko eskubidearen "atea betirako irekita dagoela" esan du

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esan du kontsulta arautzeko Lege proiektua aurkeztearekin erabakitzeko eskubidearen "atea betirako irekita dagoela" eta "ez dagoela atzera bueltarik". Gainera, azpimarratu egin du datorren 27a "historikoa" izango dela eta "ez dagoela aitzakiarik" alderdiek beren jarrera bozkatzeko Eusko Legebiltzarrean egingo den kontsultan.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, lehendakariak esan du datorren ostiraleko eztabaida "historikoa" izango dela, eta garrantzitsuena ez dela "sozialistek, popularrek eta EHAK alderdikoek baietz edo ezetz esatea", baizik eta "gizartearen borondatea ezagutzea".

Halaber, azpimarratu egin du datorren ostiralean "baiezko borobila" espero duela Eusko Legebiltzarrean, eta "demokraziari beldurra izatea ez dela bidea". Hori dela eta, azpimarratu egin du "ulertezina litzatekeela" legebiltzarkideek "ezezkoa ematea euskal gizarteari".