Noticias - Ibarretxe.com
2008-05-09 ¦ Lehendakaria
Loiolako oinarri politikoak sinatzeko eta ETArekin hitz egiteari buruz Kongresuak hartu zuen erabakiari berriro heltzeko eskatu dio Ibarretxek Zapaterori
Juan José Ibarretxe lehendakariak Gobernu Zentralaren presidentea den José Luís Rodríguez Zapaterori eskatu dio sina ditzala 2006ko urrian Loiolan egin ziren elkarrizketetan PSE-EEk "izenpetzeko konpromisoa hartu zuen" bost oinarri politikoak, eta horrezaz gainera esan dio berreskura dezala ETArekin hitz egiteari buruz Kongresuak 2005eko maiatzean hartu zuen erabakia, baldin eta ETAk "argi eta garbi" erakusten badu indarkeria uzteko prest dagoela.
Bi puntu horiek atzo Espainiako Gobernuaren presidenteari gutun bidez igorri zitzaion proposamenean jasotzen dira. Proposamen horretan, bi agintarien arteko balizko akordioa erdietsiz gero, euskal alderdien mahaia eratzea ere planteatu da, 2010. urtean erreferendumpean jarriko den elkarbizitzarako marko berria adoste aldera.
ETB2k egin dion elkarrizketan, Ibarretxek ez du baztertu hauteskunde autonomikoak aurreratzea. "Nire ustez, urratsez urrats joan behar dugu aurrera, eta zer gertatzen den ikusiko dugu, eskailerak ezin direlako binan-binan igo, behaztopa egingo genuke eta. Ikusiko dugu zer gertatzen den elkarrizketa irekiaren eremu horrekin eta ondoren Osoko Bilkuran".
