Noticias - Ibarretxe.com
2008-05-08 ¦ Lehendakaria
Ibarretxek herriaren geroa ziurtatzeko helburu estrategikotzat du hezkuntza sistema
Juan José Ibarretxe lehendakariak herriaren geroa bermatzeko helburu estrategikotzat jo du euskal hezkuntza sistema. Autonomia erkidegoetako eta Estatuko eskola kontseiluen XIII. topaguneak inauguratu ditu lehendakariak gaur Bilbon. Jardunaldiak ostiralean amaituko dira eta «Oinarrizko hezkuntza eskumenak» dute izenburu.
Hezkuntza esparruko 180 ordezkari bildu dira Bilbon, eta lehendakariak honako hau adierazi die, ziurtasun osoz: «Herrialdeen lorpenen atzean, ondo trebatutako pertsonak egoten dira, eta beste guztia bigarren mailako faktoreak dira». «Gizarteen eta herrien helburuek lotura zuzena dute gaitasunarekin, eta gaitasuna hain zuzen ere hezkuntza sistemak lantzen du.»
