Noticias - Ibarretxe.com

« Volver a la noticias

2008-02-18  ¦ Lehendakaria

Ibarretxek "pertsona guztiek" iritzia emateko eta "talde moduan eta, horrela ez ezik, herri moduan antolatzeko" duten eskubidea defendatu du

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak "pertsona guztiek" euren iritzia emateko eta "talde moduan eta, horrla ez ezik, herri moduan antolatzeko" duten eskubidea defendatu du. Halaber, bakea eta Euskadi eta estatuaren artean elkarbizitza lortzeko akordio politikoak aldarrikatu ditu.

San Franciscoko (A.E.B.) euskaldunen taldearen aurrean egin zuen alokuzioan, hain zuzen ere hiri horretako Basque Cultural Center-ren meza entzun ostean, Ibarretxek "elkarbizitza demokratikoa bermatuko" duten egituren sorkuntzaren aldeko apustua egin du, iritziarekiko begirunea "nahitaezko" beharkizuna delako sistema demokratiko bat ezartzeko.

"Bakea, demokraziarekin gertatzen den bezala, ez da berez jaiotzen, egin egiten da; guztion artean egiten dugu, baina ez dugu inoiz hori lortuko demokraziaren garapenik gabe eta jarrera pertsonal eta kolektibo bakezalerik gabe", adierazi du.