Noticias - Ibarretxe.com
2008-02-14 ¦ Lehendakaria
Zazpi egunetan 3.000 sinadura baino gehiago bildu dira, Ibarretxek Stanford-eko Unibertsitatera egingo duen bisitaldiaren alde
www.gureerakundeenalde.com web orriaren bidez "gizaki orok eta, kasu honetan, Ibarretxek, hitz egiteko duen eskubidearen" aldeko elkartasun-adierazpenak jasotzeko ekimenak 3.000 sinadura baino gehiago biltzea lortu du, zazpi egunetan bakarrik.
Juan José Ibarretxe lehendakariak Kaliforniako Stanford-eko Unibertsitatera egingo duen bisitaldiaren aldeko ekimen hori otsailaren 1ean hasi zen, eta ordutik aurrera 3.125 sinadura jaso dira. Sinadura horiek guztiak Unibertsitate horren dekanoaren bulegoan entregatuko dira.
